“Arnastea bezain beharrezkoa”, esan ohi dugu. Eta, Jaiotzean, normalean, primeran egiten dugu, inork ez digu irakatsi behar, sartu egiten zaigu airea, barruraino, eta barriro kanpora doa. Etengabe. Jaiotzen garenetik, hil arte. Eta gehiago ere bada hatsa: ipar-orratza, sismografoa, norbere izatearen agerkaria. Baina, zer gertatu zaigu, hainbat eta hainbat lagunek, ganoraz […]

Heldu da uztailaren erdialdea, eta COVID 19ak baldintzatutako ikastaroari errepasoa egiteko mementoa. 2019-2020 ikasturteak izan dituen unerik aipagarrienak ekarri ditugu gaurko saioan. Joan zaizkigunak akorduan izan ditugu: Aintzane Buruaga bertsozale nekaezina, Jon Lopategi “Baltza” bizkaitar txapeldun eta irakasle-maisu handia eta Jon Barberena bertsolari-poeta; eta urteko zitarik handienak bueltan ekarri: Nafarroako […]

30 gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko Barnetegian. Bilbo hiria irratia bertara joan eta, gazteekin batera, irrati tailerra antolatu du. Bertatik bertara irrati saioak egiteko aukera izan dute. Denetariko saioak landu dituzte eta jarraian entzuteko aukera duzue. Lehenengo taldeak ipuina ekarri digu, amodiozko istorioa kontatu digute. Barre egiteko tartea ere […]

Bakaikuko Etxea Zenbat Gara kultura elkarteak sortu zuen 1990ean, hau da duela 30 urte ireki zituen ateak. Bertan Gabriel Aresti euskaltegiak barnetegiak egiten ditu, astebetez edo bi astez eta egunean 24 orduz euskaraz bizi delako ikaslea ingurune eta giro euskaldun batean. Barnetegiak euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen die ikasleei, baina, era […]