2008 urtean Blas de Oteroren jaiotzaren urteurrena dela eta Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazioak Blas de Otero-Bilboko Uria Nazioarteko Poesia Saria sortu zuten, aurten XII garren edizioa izan du sariketak. Irabazlearen poesia bilduma argitaratu berri du erein argitaletxeak, Eva Perez-Pons-en “Zaharkitze programatua”. Lehenengo literatur lana du Evak. Zaurgarritasunak […]

Bilboko Itsas museoan egindako agerraldian aurkeztu da 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzeko Bilboko erakunde eta euskaltzaleak egiten ari diren aurrelana. Lehen edizioan Euskaraldiak izan zuen eragina nabarmena izan zen Bilboko kaleetan ere eta bigarren edizioan eragina areagotzeko ariketak elementu berriak izango dituela gogoratu dute […]