Bilboko Udalaren babesarekin sortutako laguntza honen helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere pieza laburren sorkuntzari lagunduz. Hautatutako lana 2021eko LAUTAN HIRU jaialdian estreinatuko da. Iñaki Mendizabalek ekarri dizkigu laguntza onen zehetasunak. Proiektuak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 15ean amaituko da. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200714_inaki_mendizabal.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2020-07-14
Ander Erzilla saxofoi joleak Luigi Anselmiren poemak musikatu ditu Ekuru taldearen lanean. Diskoak zazpi kantu ditu eta horietariko bost Luis Anselmi poeta bilbotarraren lanak abiapuntutzat hartuta konposatu dituzte. Beste kantuetako baten letrak Andoni Mujikarenak dira. ‘Itsasoa laino dago’ abesti herrikoiaren moldaketa da beste konposizioetariko bat. Ander Erzilla sortzailearekin batera Ekuru […]
Gaurkoan ikasturteko azken kolaborazioa egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin. Uda ostean izaten den min baten inguruan mintzatu zaigu Zerbikaletako zartakoaz. Batzuetan, bizkarrezurrak sigi-saga mobimendu bortitzak jasan behar izaten ditu; trafiko istripuak, atxilotze-inkomunikazio aldiak… kasu tipikoak izaten dira, esate baterako. Halakoetan momentuko beroaldian ezer gutxi igartzen bada ere, minak ordu batzuetara […]
Gaur, Braulio taldeko kideak izango dira hasierako gonbidatuak. Ondarroako taldeak lau abesti indartsu bildu ditu lehenengo diskoan, eta dagoeneko martxan dabiltza proiektu berri honekin. Segidan beste proiektu berri bat, oraingoan Eibartik. Nor Naiz? Taldeak estreinako diskoa kaleratu berri dute, abesti erritmiko eta soinu desjosia. Aguxtin Alkhatek disko berria ondu du, […]
