Gaurkoan Gaztealdian parte hartzen ari den Maite Sarasola izan dugu gurean. Bederatzi euskal gazte abian dira zortzi egunez euskara hutsean bizitzeko hautan. Gure herriaren errealitate linguistikoa ez dela normala eta euskaraz bizitzeko gazteek izan dezaketen mugak ikusaraziko dituzte. Orain arteko esperientziaren inguruan berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201118_maite_gaztealdia.mp3 Deskargatu hemen.

 Kaixomaitia.eus 2007 an sortu zen euskaldunon harremanetarako webgunea gisa eta egun mota honetako euskarazko bakarra izaten jarraitzen du izaten. 2015. urtean bloga sortu  zuen atariak bere xedeen artean baitu, besteak beste, euskarazko edukiak sortzea eta zabaltzea; esaterako,  pertsonen arteko harreman afektibo eta sexualarekin dituzten orotariko gaiak, nahiz kontaketa edo ipuin […]

Azaroaren 21ean emango diote hasiera Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 39.edizioari eta aurten ere, urteroko helburuari eutsiko diote: istorioak, fantasiak, tradizioak, sentimenduak eta egunez egunekoaren gaineko ikuspegiak adierazteko hain baliotsua den txotxongiloen artea sustatzeari. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201118_Txontxongiloak.mp3 Deskargatu hemen.

Azaroaren 17arekin batera greba deialdia egin du ELA sindikatuak. Kalera atera dira Hego Euskal Herriko ehunka langile zaintza “publikoa, duina, unibertsala eta doakoa” aldarrikatzera. Zaintza gehienak “pribatizatuta edo merkantilizatuta” daudela salatu du sindikatuak. Halaber, sektoreko profesionalen lan baldintzak hobetzea ezinbestekoa dela adierazi du. Maite Leizegik zaharren egoitzetan eta eguneko zentroetan […]

1

Mendiko gaitza Idoia Garzesen helduentzako lehen eleberria dugu. Agustin Zubikarai beka jaso zuen aurreko urtean eta orain argitaratu du elkar argitaletxeak. Arlet Anaut protagonistak Osinbeltz mendian jasotako txartelari erantzungo dio, baina ondorioa inoiz espero gabekoa izango da, polizia agertuko baitzaio etxean dagoeneko ia ahaztuta zuen gutun horren inguruan galdezka Osinbeltz […]

Gaurkoan bi telesailen inguruan mintzatu zaigu Iskandar Hamawy. Lehenengo Ted Lasso komediaren inguruan. Futbol amerikarreko entrenatzaile xalo batek (Jason Sudeikis) zortea probatzea erabaki du Ingalaterrako futbol-klub batean, baina esperientzia faltak mesfidantza eta desadostasuna piztu ditu jokalarien eta zaleen artean. Bestetik asko hitz egin den telesaila izan du hizpide “Patria”. Fernando […]

Aste honetan Appleren azken produktuak birpasatuko ditugu, Europar Batasuna gurekin itzuliko da eta NAN berria sartuko dugu mugikorretan. Ekitaldien arloan, Librecon eta Durangoko Azoka agertuko dira gure agendan. Azkenik, bideojokoei buruz hitz egingo dugu Gaming Room-eko Gaizka eta Aitor gonbidatuz. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, […]

Gaurkoan Ane Urkiolak bi ikus-entzunezko lan komentatu dizkigu eta bien arteko erlazioa azaldu digu. ETBn estreinatu berri den “Hondar Ahoak” telesaila izan du hizpide. Hondar ahoak Txintxua Films ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako thriller telesaila da, Koldo Almandoz zuzendariaren lan originala. Euskal kostaldeko arrantza portu batean gertatutako intrigazko istorioa kontatzen duen lau […]