POTTO saioa, luze zein labur, bertsoa dugu gozagai. Gaurkoan laburrean izan gara, KOPLAtan. Aitzakiak, 11: Izuzkitzako Tomas ZITZE, Andrakako Rufino Arrola errementaria, Maurizia Aldeiturriaga (GURE lehenengo punkia), Xabier Amuriza maisua, Erika Lagoma , Onintza Enbeita, Nerea Ibartzabal , Jone Larrinaga, Joseba Barandiaran, Gabi Basañez, Xabi Aburruzaga , Miren Amuriza, Roberto […]

Xamar ikerlariarekin batera gure herrian behar duen hizkuntza politika aztertzen ari gara. Hizkuntza orok bere hegemonia behar du lurralde batean behintzat. Inor dudan jartzen ez duen hizkuntza baten inguruan , inor dudan jartzen ez duelarik hegemonikoa da. Gure herrian Frantsesa eta Espainola hegemoniko bezala. https://bilbohiria.com/docs2/2020/NormaltasunBerriaMIntzoan/201021_NBM_saioa_03.mp3 Deskargatu hemen.

Azaroaren 25a den honetan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunean, Bilboko Udalak irakurketa instituzional eta parte hartzekoa antolatu du Arriaga Antzokian. Indarkeria sexista hainbat modutan ematen dela azaldu du Nekane Alonso Berdintasun Saileko zinegotziak eta Bilboko Udala horretan lanean dabilela azaldu du: https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201125_Indarkeria%20matxista.mp3 Deskargatu hemen.

“Gabonak beti heltzen dira, eta ilusioa beti pizten da” lelopean ospatuko ditu Bilbok COVID-19ak baldintzatutako gabonak. Bilboko Udalak kultur ekimen seguruak eskainiko ditu barruti guztietan, tokiko sustatzaile eta eragileen aldeko apustu irmoa eginez. Halaber, hiria milioi bat led argi baino gehiagorekin eta barrutietan banatutako 57 zuhaitzekin apaindu da. Itziar Urtasun […]

2003an egindako ekintza baten ondorioz sortutako obra da ‘Zulo Beltzen Geometria’. Izan ere, historiaurreko leize-zulo batean egindako esku hartzea du abiaburu. Ibon Aranbarri da obra honen egilea, tradizio formalistaren eta kontzeptualismoaren arteko prestakuntza jaso zuen oihartzun handiko euskal artista. Leize-lorako sarbidea sei metroko diametroa zuen egitura modular lau eta opaku […]

Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? berezkoa al da? ekidinezina al da? Galdera hauen bueltan sortu da “7ak bat: gaiztoetan gaiztoena” antzezlana, ATX antzerki konpainiaren eskutik. Oraingoan, gure kulturan ezagunak diren zazpi bekatu kapitalak izan dituzte ardatz eta mahai baten bueltan egin den obra honek bere ibilbidea bukatuko du larunbat honetan.10 urte […]

Gaurko saioan gai honetaz bigarren kantu aukera dugu. Historian zehar gizarte guztietan drogak erabili izan dira. Antonio Escohotadok idatzi zuen Historia de las drogas liburu entziklopedikoan aztertu egiten zuen, praxiari begiratuz: “Bizimodua drogarik gabe kirurgia anestesiarik gabe bezala izango litzateke”, hori bezain krudela litzatekeela esan nahian. Gaur entzundakoak: Cocaine in […]

Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera izango da Bilbon beste urte batez BBK Mendi Film zinemaldian. Aurtengo edizioa Bilboko BBK-n aurkeztu dute Eduardo Martínezek eta Jabier Baraiazarrak, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiako presidenteak eta zuzendariak. Baraiazarrak aurreratu duenez, 57 film ikusi ahal izango dira aurtengo edizioan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201123_mendifilm.mp3 Deskargatu hemen.