Koronabirusaren aurkako neurriak modu bisualean aurkezten dituen eredu bat erakutsiko digu Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak: suitzar gaztaren eredua. Zer zerikusi ote dute gaztak eta koronabirusak? https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210302_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.
Hilabetea: martxoa 2021
Gaurko bertsioa saioan Shocking blues taldea izan du hizpide Rafa Ruedak. Shocking Blue Herbehereetako rock taldea izan zen, 1967an sortua. Robbie van Leeuwenek sortua, Wilderen Fred, Klassje van der Wal eta Cornelious van der Beek, Wilderen Fred, beranduago Mariska Veres abeslariak ordezkatu zuen (2006an hil zen), bere ahots indartsuagatik Grace […]
LAB sindikatuak soldata arrakalari buruzko ikerketa egin du Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako 183 lan hitzarmen oinarri hartuta. 1400 euroko soldata gordina da, sindikatuaren ustez, bizitza duina izateko beharrezko soldata gutxiengoa. Horren arabera, ikerketaren emaitzek adierazi bezala, 183 hitzarmen horietatik, 23 dira solik duinak. Soldata arrakalaren biktima nagusienak, sektore eta […]
Larunbatean protesta egin du Ongi etorri errefuxiatuak. Arriaga plazan urtarriletik Ozeano Atlantikoan ito diren 2.000 pertsona baino gehiagoren heriotzak gogoraraztea eta salatzea izan da. Europar enpresek Afrikako baliabideak suntsitzen dituzte gobernuen konplizitatearekin. Europar Batasunak Afrikako 13 gobernuri arrantzarako ezarritako akordio neokolonialak Senegalen ehunka enplegu suntsitu ditu eta milaka gazte Europara […]
Gaurkoan bi pelikula izan ditu hizpide Ane Urkiolak. Ikus-entzunezko kulturaren eragina oso nabarmena da gizartearen imajinario kolektiboa moldatu eta zizelkatzeko orduan. Bestalde, filmek kontatzen dizkiguten istorioak sasoi jakin horretako testuinguruaren kronika bihurtzen dira. Lehenengo “80 egun” fila izan dugu hizpide. Gai ausarta aukeratu zuten pelikularako, 70 urte inguruko bi emakumeen […]
Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenen baitan Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzailea izan dugu gurekin solasean. Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da, eta Elhuyar Fundazioan egiten du lan, euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Azkenaldion, COVID-19 dela eta ikusi dugu batez ere, han eta hemen, lan handia […]
Otsailaren 15ean hil da Johnny Pacheco handia, COVID-19aren ondorioz, New Jerseyko ospitale batean. Jatorri dominikarreko txirulari, musika egile eta ekoizlea, Pacheco New Yorken Fania diskoetxearen sortzaileetakoa izan zen. Bere hiru kantu entzun ditugu: Coro Miyare, El rey de la puntualidad eta Mujer ingrata. 1967an Holandan Shocking Blue izeneko laukotea sortu […]
Nesta ocasión achégase ó programa o noso convidado Raul Río. O que foi delegado na Casa de Galicia de Santurtzi e un da fundadores Asociación Cultural Rosalía Castro en Barakaldo penétranos no movemento do Bilbao asociativo político e sindical dos anos 70 e 80 na cidade. Damos paso tamén ó […]
