Gaurko zine atalean Lucio dokumentala izan dugu hizpide Ane Urkiolarekin. Parisko etxean zendu zen Lucio Urtubia ekintzaile nafarra, 89 urte zituela. Nazioarteko talde anarkistetan izaniko jarduera klandestinoaren ondorioz izan zen ezaguna. Ibilbide luzean zehar arlo askotariko gogoetak egin izan ditu Lucio Urtubiak, ahoz nahiz idatziz. Lucio dokumentalak bihurtu zuen ezagun, […]
Hilabetea: apirila 2021
Egoiliar-txartelik ez duten migratzaileek bankuko kontuak irekitzea ukatzen ari dira bankuak, nahiz eta legeak baimentzen duen. Migratzaileen egoera erregularizatuko duen egoitza- edo lan-txartel bat lortzea bide luze eta nekeza da, eta hori lortzen duten bitartean, etxebizitza bat bilau behar dute, errolda bat, seme-alabak eskolara eraman, eta abar. Gainera, edozein pertsonak […]
Piztu da piztia, eta Bilbo Hiria irratian abian dugu kirol irratsaioa. Gaurko saioan, asteburuan izandako kirol notiziak zabaldu ditugu: boxeoa, furgola, saskibaloia, arrauna, eskupilota… Horretarako, lantalde handia jarri dugu martxan: Vitor Beaskoetxea, Iker Gurrutxaga eta Unai Mendiburu, kronika propioak egiten; Jone Fernandez, Jon Joseba Renteria eta Erlantz Ibargurengoitia, mikrofonoan eta […]
COVAX, txertoak berdintasunez eskuratzeko helburua duen ekimena da, Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatuakoa. Txertoak jaso dituen lehen herrialdea Ghana izan da. Helburua da 2021ean 2.000 milioi dosi banatzea ekonomikoki pobreenak diren 92 herrialdeetan. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210427_koronabirusarenGakoak.mp3 Deskargatu hemen.
Aquesta setmana, al Racó de les Lletres la Jorja presenta la poeta Ingebirg Bachman; a l’Embruix de les Tradicions, l’Albae ens parla de la Renaixença i els Jocs Florals; i per acabar el programa, el Marcel ens porta des d’Occitània Luna Roja, nou disc del grup d’ska-punk Goulamas’K. https://bilbohiria.com/docs2/2021/demicaenmica/210416_demicaenmica.mp3 Deskargatu […]
2017an San Inazioko auzokideek 17 urte abandonatuta zegoen espazioa okupatu zuten. Errondoko auzo etxea lau urtez auzokideentzako espazioa bilakatu du. Duela gutxi jakin dute Eroskik Maiatzean 5ean hustu nahi duela espazioa. Bertan dauden auzoko eta inguruko aisialdi, kirol eta kultur taldeak, talde feministak eta sindikatuak kalean uztearen kontra egin dute: […]
1937ko apirilaren 26an izan zen Gernikako bonbardaketa. Gerra Zibila abian, Gernikako astelehen hartan, astero legez, azoka eguna zen. Eguerdiko 15:45etan Kondor Legioa eta italiar faxisten hegazkinak heldu, eta hiria erabat suntsitu zuten. Eraikinen % 1a zutik, eta 2000 hildakotik gora izan ziren. Gaur, 84 ute beranduago isilunea eta sirenak izango […]
Iggy Pop kantaria izan du hizpide Rafa Ruedak. ggy Popen jatorrizko izena James Newell Osterberg, Jr. da eta, James Newell Osterberg berari bezalaxe, berritzaileen ohorezko tokia gordetzen zaio punk rock munduan. 60ko hamarkada bukaeran eta 70eko hasieran The Stooges taldearen abeslari eta lider izan zen. Ospe handia lortu zuen banda […]
Supersur zabaltzearen aurkako plataformak mobilizazioak egin ditu larunbat honetan Bilbon, azpiegiturak Bolintxu bailaran sortzen dituen “inpaktuak” salatzeko eta obrak geldiaraztea eskatzeko. Plataformako kideek, eragile sozialekin batera, manifestazioa egin dute 18: 00ak aldera Arriaga Antzokitik, Bolintxu bizirik-Ampliación Supersur ez irakur zitekeen pankarta baten atzean, eta ohartarazi dute “ulertezina” dela “administrazioek ibilgailu […]
Arlo Parks-en azken diskoak gatibatuta gauzka. Collapsed In Sunbeams lanean bildu dituen konposizioetan dotorezia eta “savoir faire” biltzen ditu tonaka. Estreinako disko biribila zinez. Bide Ertzean taldearen atsedenaldi luzea profitatuz, Imanol Ubedak Don Inorrez proiektua sendotzen dihardu. Bigarren diskoa kalean, pop sutsua, Esku Hutsik lana goitik behera entzun beharreko pieza […]
