Maiatzaren lehenaren oihartzuna pasata gure Jon Bernat Zubiri ekonomialariarengana jo dugu gu , izan ere beti da interesgarria, langileen borrokak langileen eskubideengan izan dezakeen eragina aztertzea. Langileen Nazioarteko Eguna dela-eta, Finantzaz Haratago sareak Zubiri elkarrizketatu du sistema kapitalistak langileon eskubideetan duen eraginaz. Klase banaketaren arrakala azpimarratu digu.Pandemia iritsi zenerako lan […]
Eguna: 2021-05-04
Moda eta osasuna ez dira, ez, nahaste ona. Gaur egungo fashion biktimen gizartean fribolitatea bizitzako arlo guztietara ailegatzen zaigu, eta osagileek ere lanean igartzen dute. Tentazioa da, egia esan: modako terapiak eskaintzen dituenak diru asko faktura baitezake artaldearen gustu aldakorrei egokitzen asmatzen badu. Eta bai: tamalez jendeak asko begiratzen dio […]
Uztailaren 12an hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean zortzi euskal herritarren kontrako epaiketa 13/13 auziaren harira, ETArekin harremana eduki izana leporatuta. Euskal presoen abokatuak edo presoen aldeko mugimenduan aritutakoak dira auzipetu guztiak: Arantza Zulueta, Iker Sarriegi, Jon Enparantza, Julen Zelarain, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre Arauko, Nerea Redondo Otamendi eta Juan Maria […]
Kirola ez da soilik furgola, eta gaurko Kirol Eskirol saioan Errugbiaren egoera / bilakaera aztertu ditugu. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle den Barbara Pla errugbi jokalari handia elkarrizketatu dugu (Europako jokalari onena izendatua), Uribealdea Errugbi taldearen ordezkari den Markel Lopategirekin egoteko aukera ere izan dugu eta, hori gutxi balitz, estudiora Erlantz […]
Izurriaren bilakaera ulertzeko funtsezko kontzeptua da hazkunde esponentziala, horrela hedatzen baita birusa. Hobeto ulertzeko, alderantzizko piramide batekin alderatzen dugu; piramide horretan, maila batetik bestera igotzerakoan azalera bikoizten da. Beraz, jaitsi eta aurreko puntura iristeko, haren hedadura ere murriztu behar da. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210504_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.
