Gaurko saioan Barakaldo eta Gernika bisitatu ditugu. Hirukotea eta laukotea kantuan. Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, SASIBURU euskara taldeak antolatuta, kantuan izan ziren Ane Labaka, Etxahun Lekue eta Jon Barrocal, Ander Ezeizaren aginduetara; Gernikan, berriz, LILIBERTSO eskolaren eskutik, laukotea izan genuen taulagainean, Unai Mendiburu, Ibai Amillategi, Mikel Retolaza eta Koldo Muñiz. Aukeraketa […]

Aurten posible izango da Indautxu eguna ospatzea, aurreko urtean on line egin bazen ere, lan askoren ostean aurten plazan ospatuko dute. Jai batzordeko kideek azpimarratu dute xumea izango bada ere oso garrantzitsua dela ospatzea bera. Potxin eta Patxin pailazoek hasiko dute eguna 11:00etan. 12:30ean bertso-saioa eskainiko dute Uxue Alberdik, Oihana […]

Aurtengo jaialdia pandemiaren eraginez atzeratu egin behar izan da eta, azkenik, LAUTAN HIRU antzerki txikia, festibal handia egitasmoa maiatzean izango da, lau ostegunez jarraian: maiatzaren 6an, 13an, 20an eta 27an. Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta Euskaltzaindiak Cafe Bar Bilbaorekin, Zazpi Katu gaztetxearekin eta BIRA Kulturarekin elkarlanean antolatu du egitaraua. […]