Atzo bertan Arrakala deslojatu zuten goizaldean. AZET etxebizitza sindikatuak apirilean protesta baten ostean okupatutako espazioa dugu, 15 urte hutsik egondakoa. Apirilean egindako manifestazioaren ostean, Unamuno plazan kokatuta dagoen beste espazio bat okupatu zuen Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak. Azken aste hauetan zehar “jazarpen poliziala” jasan dutela salatu dute. Ane izan da […]

Josu Larrinagak hausnarketa ekarri digu gaurkoan, oso aproposa pandemia garai honetan, zientziaren inguruan etengabe ari baikara eztabaidatzen. Koronabirusak, ekarri duen estresarekin eta ondorio latzekin, funts zientifikorik ez duten era guztietako teoria bitxiak harrotu eta areagotu ditu. Baina beste adibide bat ekarri du Josuk hizpidera, Iruña-Veleia afera, maiz zientziaren inguruan ikuspegi […]

Ziortza Villa ezagutu dugu, denbora luzeko lasterketetan trebatutako txirrindularia, hirutan Europako txapelduna izandakoa ultrairaupen proban. Ander Okamika bisitatu dugu, triatloiak egitetik Burgos BH taldeko txirrindulari profesional izatera pasa den lekittarra. Mañariko bizikletero handia ere ezagutu dugu, Unai Uribarri, Eisser Hirumet taldeko zuzendaria. Horiek guztiak eta GURE kolaboratzaileen ekarpenak entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2021/kirolEskirol/210511_kirol_eskirol_04.mp3 Deskargatu […]