Bilboko Konpartsak federazioak hausnarketa prozesuan egon ostean udari aurre egiteko prest dela adierazi du. Ekainean Txosnaganera mendi irteera antolatuko dute eta, ekainaren 23an, udako solstizioari ongi etorria. Arkaitz Bilboko konpartsetako kidea izan dugu gurekin datozen hilabeteotako asmoez mintzatzeko. Azken urte hau lanean aritu direla azaldu du, “barrura begira” eginiko lana […]

Pandemia egoerara egokitutakoa izango da aurtengo Ibilaldia: ez du ibilbiderik izango, ez janari eta edari zerbitzurik, ezta kontzertu erraldoirik ere. Horren ordez, bertaratzen direnek tailerrak eta ikuskizunak izango dituzte aukeran, lau gunetan banatuta. Beste baldintza bat ere ezarri dute: parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman beharko da Ibilaldiaren webgunean. […]

Gaur, maiatzaren 26an izango da “Bagoi hutsak” diskaren aurkezpen kontzertua. Postal kolekzionistak musika taldearen eskutik, diska berriaren zuzeneko kontzertua entzuteko aukera egongo da Bilboko BIRA kulturgunean 20:00etan. Postal kolekzionistak 2018an sortutako Tolosako musika taldea “Azken gaua hirian” estudioko lehen lanarekin agertu zen. Euskal musikagintzan eskarmentu handiko musikariak elkartu eta kantautore […]

Kanta bat aipatuz hasi da Josu Larrinaga gaurkoan ekarri duen gaia azaltzen. Kanta Petti abeslariaren Zaldi emozionalak abestia da, Chomskyren idatzietan inspiratutako ‘Manipulazio estrategiak’ diskokoa, eta gaia, berriz, emozioak eta manipulazio estrategiak. Alice Poma eta Tommaso Gravantek idatzitako Emociones y activismo en tiempos de COVID-19 artikulua hartu du Josuk hizpide. […]

Hitzaren Eskolako hirugarren edizioan izena emateko epea zabaldu zuten pasa den astean Dinamoa sormen-guneko kideek. Bertaratu eta Hitzaren eskolak ezagutzeko aukera izan dugu Xabier Gantzareinekin batera. Hitza bere ardatzean jarrita egiten du eskolak, ez da diziplina bat, ezta teknika bat ere, baizik eta hitza bera, ertz guztietatik. Sei hilabeteko eskola […]