Audience taldeak ekainean argitaratuko du disko bikoitza, talde Gernikarraren bederatzigarrena izango da. Rafa Ruedak aurrerapen kantua ekarri digu. Tolesdurak  izena izango du eta aurrerapen kantua “Mauka” da. Aurreko lanak bezala bidehuts zigiluarekin argitaratuko dute. Kantu berriak aurkezteko lehen bi kontzertuen datak eta lekuak ere jakinarazi ditu Audiencek: ekainaren 19an, Andoainen […]

Markel Ganboa duragarrak “La casa” ikuskizuna aurkeztu digu, maiatzean Malagako MAF jaialdian estreinatuko dute. Telebistako realityen egungo tragikomedia dugu, bi ardatz nagusi dituena, batetik Federico Garcia Lorkaren unibertsoa , batez ere “ La casa de Bernarda Alba” eta gaur eguneko reality bat. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210507_markel_maf_festibala.mp3 Deskargatu hemen.

Elvis Presleyk ahots ikaragarria zuen, baina 60ko hamarkadan grabazioak ez ziren onak eta berak Hollywooden egindako lana ares eskasagoa izan zen. 1969. urtearen hasieran Memphisera bueltatu zen eta Chips Moman-en American Studios-en 36 abesti grabatu zituen bertako musikari paregabeen laguntzarekin. Bi LP argitaratu ziren eta gero lan guztiak CD bikoitz […]