Gaur dugu ikasturteko akabuko Kirol ESkirol saioa; itsasoan arituko gara, flotadorerik gabe, arraunean. Traineruak, toleta, estrobu, ubera… hiztegi aberatsa aztertuko dugu Ibon Gaztañazpirekin; Eriz Monasterio Arkote arraun taldea ren ordezkaria elkarrizketatuko, Matxalen Zapiain Zumaia Arraun taldeko arraunlaria ekarri dugu uhinetara, eta Paddle Surf delako modalitatean ere arituko gara Aitor Eizagirrerekin […]

Zorrotzako muturrurean Bilboko lehenengo  pump track-a ezarriko da, Asier Abaunza zinegotziak iragarri duenez. Zirkuitu itxi asfaltatu bat da, hainbat oztopo, bihurgune, jauzi eta sakangunez osatua, bizikletekin, patineteekin eta abarrekin egin daitekeena. Instalazioa hiriko bizilagunek eskatzen dutenetako bat da zinegotziaren arabera, asmo handiagoko proiektu baten barnean kokatzen dena. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210622_PUMTRAK.mp3 Deskargatu hemen.

1

Oholtzatik datoz gure gaurko gonbidatuak, edo hobe esanda oholtzan ikusi ahal izango ditugu beraien azken lanak. Bi antzezlan protagonista gaurko kultur artefaktuak. Batetik xake produkzioen “Fadoak entzuten zituen gizona” Bilbo izango dira eta bestetik Lurrun Minez Getxoan muxikaberrin izango direnak. Fadoak entzuten zituen gizona. Xake konpainiaren antzezlana dugu, asteburuan Larunbatean […]

Gaurko euskal gizartean matriarkatua dekostruitu egin dugu. Euskal Herriaren matriarkatuaren ustea tinko errotuta dago oraindik, hainbat arlotatik biziki zalantzan jarri bada ere.Gaurko saioan aspektu ezberdinetatik aztertu dugu.  Idealizatu al da emakumeek euskal gizartean izan duten boterea? https://bilbohiria.com/docs2/2021/trabeskalea/210205_Tabeskalea_matriarkatua.mp3 Deskargatu hemen.

Txertatutako populazioaren % 70i buruz hitz egiten denean, sarritan ez dira kontuan hartzen 18 urtetik beherakoak. Kontuan hartu behar da, gainera, birusaren aldaera batzuek, dirudienez, txertoetatik ihes egiten dutela, eta ez dakigu immunitateak zenbat irauten duen. Gure mundu globalizatu honetan, txerto-estalduran dauden desberdintasun handiak konpontzen ez diren bitartean, beti egongo […]