Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Aste honetan portadan Arrosa sarea da protagonista, izan ere irrati libreen sareak 20 urte bete ditu. Euskal Herriko irrati libreak elkartzen dituen sareak bi hamarkada bete ditu ekainean, irrati-ekosistema gertukoa, askotarikoa eta euskalduna indartzen. Elkar-laguntza dute oinarri. […]
Eguna: 2021-06-24
Talde ekologistek eta auzo elkarteen federazioak manifestu bateratu bat sinatu dute, Artxandan egin beharreko jarduerei buruzko eztabaida parte-hartzailea eta irekia eskatzeko. Izan ere, Bilbo, Erandio eta Sondikako udalek duela gutxi Artxandarako Aktibazio Plana deiturikoa aurkeztu zuten. eremu horretan, eta beharrezkotzat jotzen dute. Juan Payalesek azaldu digun moduan prentsaren bitartez jakin […]
Akabuko kolpea dugu; azken puntua eman dugu Bilbo Hiria irratiaren 262. POTTO saioan, kantuan. Euba herrian izan zen eta Durangoko bertso eskolak antolatutako Durangaldea Uztabarritzen ekimenaren beste bala bat ekarri dugu. Hori nahikoa ez eta Iurretan izandako bertso-saio esperimentala eskaini dugu. Hika moldean kantatu zuten bertsolariek (eta errimatu ere bai). […]
