Maiatzaren azkenak bertso-uzta eskaini digu, eta Bilbo Hiria irratiaren POTTOk zabaldu!Durangoko bertsolari eskolak antolatutako Durangaldea Uztabarritzen zirkuituaren beste bala bat ekarri dugu eta, Ibon Iza eta Errose Zarraga biko dimoztarrei esker, Dimako Balkoitik Balkoira . Far West aldetik ere etorri da haize freskorik: Balmaseda eta Zalla arteko bertsolari gazteen (13-14 […]

Iruñean aurkeztu dituzte UEUKO udako ikastaroak, aurten ere koronabirusak baldintzatukoak izango dira eta iazkoari jarraituz antolatu dute 49.garren edizioa. Guztira 23 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Eibar, Iruñea, Baiona, Usurbil, Laudio eta Donostian. Guztiek 25 euro edo gutxiagoko prezio sinbolikoa izango dute, pandemia garaian ikastaroetara hurbiltzea errazteko helburuarekin. Herrigintza eta […]

Europar Batasunaren bandera urdina da, baina greenwashing edo itxura berdea eman nahi diote. AEBk eta Txinak aurrea hartua diote mundu mailan ekonomia arloan, eta lehia ekonomiko horretan, epe laburrean, oztopoa da klima aldaketari aurre egiteko egin beharreko eraldaketak egitea. Zailtasunak gorabehera, eta dirulaguntzak eta maileguak tarteko, ekonomia berdeagoa, transizio energetikoa […]

Goizeko 08:00retan hasi da 14.Klasikoen Irakurketa Jarraitua.  Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako irakurketa herrikoian, aurten, Bernat Etxepareren Linguae vasconum primitiae lana aukeratu dute; euskaraz argitaratutako lehen liburua, 1545ean kaleratua, alegia. 200 bat lagunek hartuko dute parte guztia ekitaldi honetan; eta berezitasuna, txandaka eta etenik gabe egingo dela. Arriaga plazan pantaila erraldoi […]

Arrigorriagako Bizi Eskolak bigarren eskuko bizikleten lan merkatua antolatu du larunbat honetan, ekainaren 5ean. “Aste Berdea” programazioaren barruan sartzen den ekintza honetan, edonork eraman dezake erabiltzen eztuen bizikleta bat, eta bertan, bigarren aukera bat emango zaie bizikletei. Goizeko 9:00etatik aurrera egongo da saldu nahi diren bizikletak eramateko aukera, eta eguerdiko […]