Gaurko urrezko kantua Tafalla eta Larragan sortutako Rotten Amairu taldeak ekarri digu. Nafarroa berriz altxa dinamikarako egindako abestia dugu, Noaingo guduaren 500. urteurrenean. Euskaldunon estatua berreskuratzeko azken ahalegin nabaria oroitzeko ekainaren 19an deialdia dago Iruñean eta, horren harira sortu dute hemen ikus dezakegun kanta eta bideoklipa. Amak taldeak bere lehendabiziko […]

1991ko ekainaren 21ean Deustuko Gazte asanbladak Luzarra kaleko merkatu zaharra okupatu zuen. 30 urte pasa dira ordutik, eta gazte belaunaldi ezberdinen topaleku bilakatu da Gaztetxea urteotan. Urteurrenari garrantzia eman eta ekainaren 21ean Done Petri plazan ekitaldia antolatu dute. Ibilbidearen errepasoa egin dugu bertako Uxue eta Ibairekin. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210601_deustoko_gaztelokalak_30urte.mp3 Deskargatu hemen.

Marketin eta 3Dko ziloetako ikasleek Birziklaon proiektuari ekin diote Bilboko udalarekin batera. Helburua, murriztea, berrerabiltzea eta birziklapenaren aldeko apustua egitea dela adierazi dute antolatzaileek. Horretarako, antolatutako ekintzen artean, Instagramerako challenge bat sortu dute gazteek 24 ordu plastikorik gabe egotea zer den ikusi, eta hausnartzeko. Eragin soziala duen kanpaina hau BBK […]

Osasun egoeraren ondorioz urtebete geldirik egon ondoren, Getxok Jazzaldiari ekingo dio berriro. Ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean ospatuko da jaialdiaren 44. edizioa Muxikebarrin eta Biotz Alai plazan. Estatuko jazzaren izen handiko artistak izango dira protagonistak oraingoan, baina Talde Lehiaketako banda gazteak edo euskal jazzaren aldeko apustua alde batera utzi gabe. […]

Apiril amaieran iritsi zen liburu dendetara Oihana Arana idazlearen poesia liburua: “Lazunak azkazaletan “(Susa, 2021). Oihana Aranaren  helduentzako lehenengo liburua da hauxe,  gazteak aspalditik du literaturarekiko harremana. Izan ere lehenago Portuak argitaratu zuen. “Izotzetan islatuak” euskal idazle gazteen bilduman ere kaleratuak zituen poema batzuk, “Lazunak azkazaletan” argitaratu aurretik. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210608_piper_OihanaArana.mp3 Deskargatu […]

Lemoizko zentral nuklearraren proiektuaren kontra aldarri egiteko sortu zuten “Lemoiz gelditu” murala Jose Luis Zumeta, Carlos Zabala Arrastalu eta Vicente Ameztoy margolariek. Hiruen artean margotu zuten, 1980an, Bilboko Erakustazokan mugimendu antinuklearrak antolatutako topaketa batzuen zuzuan. Luzaroan galduta egon ostean, artelana birgaitu eta duintasuna eman zioten Arte Ederren Museoan dago ikusgai […]