Ekainaren 20 (Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna) da  Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak (CEAR-Euskadi) errefuxiatuek gaur egun Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan duten egoerari buruzko analisia aurkeztu du. 2020an izapidetutako asilo-eskaeretatik Bizkaian 1.767 formalizatu ziren, Araban 674 eta Gipuzkoan 644. CEAR-Euskadiren bulegoetan eskaeren % 41 artatu ziren. Kolonbia, Venezuela, Nikaragua eta Honduras izan ziren, ordena […]

Laudioko ikastolak antolatu du aurtengo Araba Euskaraz. Egoerara moldatutako ekitaldia izango da.  Laudio Ikastolako zuzendariak, Jon Bengoetxea Martinezek adierazi digun bezala urte osoan sormena eta irudimena erabili dute euskarari bidea zabaltzeko herrian eta eskualdean. Egun osoan ekintza ezberdinak izango dira aforo mugatuekin. “Zabal bidea” leloa hautatu dute. Ikastolak, Hezkuntza eta […]

San Frantzisko auzora salto egingo dugu, larunbatean ospatu behar den Munduko arrozak ekimenera. Aurreko urtean egin bezala, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundeak etxean egitea proposatzen dute.  Lagunekin gertukoekin, arroza kozinatu eta sareratu munduak ikus dezan plazan ez bada etxean ere auzoaren aniztasuna aldarrikatu nahi dela. Urteetan plazan […]

Piztu emakumeON energia antzezlana estreinatuko dute Laudion igandean Eidabek martxan jarritako proiektua dugu. Gidoia eta Zuzendaritza Imanol Ituiñok egin du, guren izan da. Kale ikuskizuna da eta Marie Curie ardatz eta gidari izanik, emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu egingo ditugu ere. Eta bidaia honen ondoren, […]