Ia 4.000 lagun elkartu dira Bilbao Arenan gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean; Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantzi diete txapela Ibarzabali entzuleen txalo artean; Jone Uriagaz jokatu du buruz-burukoa. Bete-bete egin da gaur arratsaldean Bilbao Arena Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean. Ia 4.000 lagun elkartu dira zortzi bertsolarien lana entzutera. […]

Medicusmundi Bizkaia elkarteak lehen mailako osasun arretari buruzko Astanako Adierazpen Alternatiboa aurkeztu du. 2018an sinatu zen Astanako Adierazpenaren inguruan egindako beste proposamen bat azaltzen du eta, bertan, mundu osoko herrialdeek beren lehen mailako osasun arretaren sistemak indartzeko konpromisoa hartu zuten. Horregatik, Medicusmundi Bizkaiak lehen mailako osasun arretari buruzko Astanako adierazpen […]

Eskoziako The Waterboys pop taldeak 1988an folk esparrura eroan zuen bere musika, Fisherman’s Blues albuma grabatu zutenean. Gaurko urrezko kantua izen bereko abestia da, zuzenean 1989an Toronton grabatua. Pasa den astean Ruper Ordorikaren Amour eta Toujours disko berritik kantu batzuk entzun genituan eta gaur berriro grabazio distiratsu horretatik Kubako musikari […]

Duela hilabete inguru eman zuen AZET Etxebizitza Sindikatuak Erribera kaleko 9. atariko bizilagunen egoeraren berri, eta gaur iritsi da etxea uzteko eguna bertako hiru familiarentzat. “Hilabete batzuk izan ditugu 20 urtetako oroitzapen eta sustraiak kutxetan sartu eta alde egiteko”, adierazi dute goizean egin duten prentsaurrekoan. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211216_azet.mp3 Deskargatu hemen.

1

Jakina da Piperpolistarrak antzerkizale amorratuak garela, hori dagoeneko entzule jakingo duzu. Horregatik saioa abiatzeko urte amaierarako antzerkiari loturiko argitalpenen inguruan mintzatuko gara. Oholtzatik liburura salto eginiko hitzez eta historiak edota taularatu gabeko hitzak ere izango ditugu hizpide. Euskal Herriko Antzerkizale elkarteak bi argitapel egin ditu, ‘Miss Karaoke’ Oier Guillan eta […]

Bertsolaritzaren lubakian, Bilbo Hiria irratian Nafarroako Bertsolari txapelketaren finala aztertu dugu, eta txapeldun handiarekin prosa bizian izan gara berbetan. Anaitasuna kiroldegian izandako bertso eta ariketa hautatuak zabaldu ditugu (aukeraketa diktatorialean) eta Saioa Alkaiza ekarri dugu programara Bejondeizula, Saioa! GORA Nafarroako eragileak! https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211208_potto_nafarroako_finala_272.mp3 Deskargatu hemen.  

Larunbatean, Abenduak 18an Bizkaiko Bertsolari finala jokatuko da Bilbao Arenan. Gaur bertan prentsa-urrean agertu dira zortzi finalistak, aurretik txapeldun izandako bi bertsolarik kantatuko dute Onintza Enbeita, eta 2016ko edizioko irabazlea, Etxahun Lekue. Horiekin batera, Aitor Bizkarrak, Jone Uriak, Nerea Ibarzabalek eta Xabat Galletebeitiak ere ezagutzen dute Bizkaiko finala. Aldiz, debuta […]