Gaurko saioa beti bezala sindikal agendarekin abiatu dugu. Ondoren baldintzarik gabeko Oinarrizko errentaren inguruan mintzatu da Jone Urionagueba. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak kate globalen etenen inguruan mintzatu da. Saioa bukatzeko Mikel Zurbanok enpresa handien zerga minimoen inguruan mintzatu da. https://bilbohiria.com/docs2/2021/lanarenekonomia/211213_lanaren_ekonomia.mp3 Deskargatu hemen.  

‘Jainko txiki eta jostalari hura’ dokumentala Kirmen Uribe, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta  Mikel Valverderen izenburu bereko CD-liburua du oinarri Josu Veneroren lanak. Euskal Herrian aurkeztu ondoren, lau sortzaileek New Yorkeko Bowery Arts & Science gunean aurkeztu zuten CD-liburua, zuzeneko emanaldi batean, eta orduan jasotako irudiak dira Josu Veneroren dokumentalaren […]

Algortako bertso eskolak iganderako Albe Gala antolatu du. Bertan Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta ALBEko bertsolariak kantuan arituko dira, Josu eta Aritz Landeta musikarien laguntzarekin. Gainera egunean Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketako sari-banaketa egingo dute. Imanol Uriak ekarri dizkigu xehetasunak. Igeretxe hotelean izango da zita. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210111_albe_gala_imanol.mp3 Deskargatu hemen.

Indartsu emango diogu hasiera gaurko saioari Liher taldearen eskutik. Eta Hutsa Zen Helmuga euren azken diskoak sobera du energia, energia ondo bideratua, esanahiduna, zurrunbilo batek bezala irentsi eta eramaten zaituena. Donostiatik Gasteizera goaz. Pertsonalitate handiko bi musikari bildu dira Pasadena izeneko proiektuan, Libe Garcia eta Jon Basaguren. Izaki Gardenak taldean […]

Gazteolak prest ditu Gabonetako egonaldi bereziak, etxeko txiki eta gaztetxoei euskaraz dibertitzeko, ondo pasatzeko eta bide batez, ikasteko aukera bat izan dezaten. Horregatik, eta egoerak uzten badigu GABONETAKO KANPUS bereziak antolatu dituzte. 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei “Euskaraz jolasean” tailerra eskaintzen diegu, oporraldiko goizak era dibertigarrian emateko osagai guztiekin […]

Azken urteotan Auzo Garaietako egutegian gorriz nabarmendutako hitzordua itzuliko da hilaren 11n: Gau Irekia. Aurtengoa, gainera, 10. edizioa da, eta guztira 65 proposamen izango dira, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala inguruko 45 espaziotan banatuta. Auzo Garaietako kultur aberastasuna ospatzeko eguna izango da, testuinguruko hainbat gizarte eta kultur eragileren parte […]

‘Faith’ eleberria aurkeztu du Lander Garrok Ahotsenan, aldamenean Hedoi Etxarte idazlea langu duela. Euskal Herriko giro politiko itogarriaren ihes saiakera bat, patuak, historiak, familiaren zamak, ukatuko duen bide bat. Elkar argitaletxeak eta Ondarroako Udalak elkarrekin sustatutako Zubikarai sariaren emaitza da Lander Garroren laugarren nobela. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211207_LanderGarro.mp3 Deskargatu hemen.