Kirolaren lubakian, Bilbo Hiria irratian gaurkoan be KIROL ESKIROL saioa aireratu dugu: Zesta Punta. Frontoi luzean aritu gara pilota biziarekin gerran. Ameriketatik Gernikara, Singapur eta Mexiko, materiala eta dolarrak… Miguel Anjel Bilbao zesta puntaren Wikipedia bizia lagun, Aritz Erkiaga eta Ihart Arakistain Ispazterreko eta Sopelako puntistak elkarrizketatu ditugu + Iker […]

Energia-pobreziaren aurkako nazioarteko egunarekin bat eginez, hainbat talde ekologistak, sindikatuk, auzo-elkartek, etxebizitza-sindikatuk eta gazte-taldek “Sakeoari ez, energiarako eskubidea” dinamika aurkeztu dute, argiaren prezioaren igoera salatzeko. Azken urteko argiaren prezioaren egoerak milaka pertsona pobrezia energetikora bultzatu dituela gogorarazi dute. EAEren kasuan, 10 etxetik 1 pobrezia energetikoko egoeran dago. Hau da, 70.000 […]

Gaurkoan Eki Etxebarriaren eskutik Sindikal agenda izan dugu, datozen egunetarako deialdien errepasoa. Argia astekariaren atalean Jenofa Berhokoirigoinek laborantzaren inguruan idatzi du. “Laborantza 4.0”, Smart Farm, “zehaztasunezko laborantza”, “laborantza numerikoa”, “laborantza adimentsua”… nozio berriak dira guziak, lehen sektorean batzuk eman nahi luketen aldaketa definitzeko. Endika Alabort ekonomialariak Uribe kostako enpleguaren argi […]