22. Korrika martxoaren 31an abiatuko da, Amurriotik eta apirilaren 10ean bukatu, Donostian; ohi bezala, lasterraldiarekin batera kultur egitarau zabala prestatu du AEK-k Korrika Kulturalaren aterkipean. Derion (Bizkaia) aurkeztu dute. Aitziber Balantzategik ekarri dizkigu xehetasunak. Gizarteak AEKri ematen diona eskertzeko eta bueltatzeko helburuarekin sotu zen korrika kulturala eta hamaika ikuskizun programatuko […]

Bilbo Hirian irratian aireratu dugu beste saio bat. Oraingoan lehen-oraina salto eginda, 2021-2022 urteak uztartu ditugu. 2021eko azaroaren 28an, Lemoizen izan zen bertso-jaialdia eskaini dugu, kantuan izan ziren: Sustrai Colina, Perú Vidal, Nerea Elustondo eta Etxahun Lekue; gai-jartzaile lanetan, Jagoba Pereda. “Delorean” auto partikularra hartu eta 2022ko otsailean, Agate delakoaren […]

Asteburuaren atarian antzerki proposamen ezberdinak ditugu;  bi estreinaldi aipatuko ditugu agendan. Khea Zeatreen berria Sopena izango da ostiralez.  Winona & Grace antzezlanak aktore izatearen nahiaz eta hori lortzeaz hitz egiten du. «Zer izan nahi dugu?» galdera egitetik «Nor gara?» galdetzera igaroko dira. Helduak izateaz, hautsitako ametsez, etsipenez eta «norbait» izan beharraz […]

Kirola eta balioak, baloreak eta kirola gaiak aztertu ditugu gaurko saioa. Ainara Arratibel Berria egunkariaren kirol saileko burua izan dugu tertulian, eta inguruko kirol talde “berriak” ezagutu ditugu.  UK Saskibaloi taldearen berri izan dugu Polentzi Soldevillaren bitartez, eta HAMABI fubol taldea ezagutu dugu, Christian taldeko presidentearen ahotan. Kolaboratzaile handien kronika […]

Bilboko Aratusteak baditu jaien ordezkariak. Ibon Koteron Agorria eta Gemma Martínez Fernández aukeratu dituzte 2022ko Bilboko Aratusteetako Farolin eta Zaranbolas, hurrenez hurren, urteko festarik harrigarrienaren enbaxadore biak. Entretenimendua eta dibertsioa emango dizkiete, zalantza barik, hiriko inauteriei, pandemiaren ondorioz 2021eko geldialdiaren ondoren, otsailaren 19tik martxoaren 1era bitartean hiriko hainbat txokotan ospatuko […]