Bizikleta, txirrindula… Bi gurpilen gainean ibili gara gaurko saioan. Igor Anton ekarri dugu programaren erdigunera, eta berba azkar eta zuzenean ekarri digu bizikletaren izana eta egina. Lasterketa handietan lortutako loriak eta ezinak, istripuak eramandakoak, etorkizunak dakarkeena… Jabi Secok Bilboko BIZIZ BIZI elkartearen nondik norakoak ekarri dizkigu, Aritz Goiriena elkarrizketatu dugu, […]
Eguna: 2022-02-25
Aste Santua ate joka dugun honetan Gazteolako lagunak batu zaizkigu irratira. Oporretarako eskaintza bereziak prestatu dituzte, euskaraz Bilboko erdigunean jolasteko eta ikasteko. Batetik gaztetxoenentzat antzerki tailerrak antolatu dituzte eta bestetik euskara indartzeko ikastaroak ere prestatu dituzte beti ere ondo pasatzea eta gozatzearen helburuarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220224_gazteola_unai.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan bi dokumentalen gomendioa egin digu Ane Urkiolak. Biek komunikazioaren beharraz berba egiten dute, lan berezia eta begirada ezberdina eskaintzen dutenak. Las letras de Jordi Maria Fernandez Iriartek zuzendu zuen 2019an. Jordi da dokumentaleko protagonista, duela 51 urte jaio zen garun-paralisiarekin. Hala ere, ez da gaixotzat hartzen. Hitz egiterik ez […]
