Askotariko eragileak bildu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak gaur Bilbon Urteko irakurketa izeneko ekitaldian, 2021ak euskararen normalizazioan eta hizkuntza-politiken arloan emandakoa aztertu eta 2022ko erronkak aurkezteko. Kontseiluak hiru gai azpimarratu izan ditu 2021eko gertakariei dagokienez: administrazioko langileen hizkuntza-gaitasuna jomugan egon izana, hezkuntzan zabaldutako aukerak eta ikus-entzunezkoen eremuan egindako lanketak. Bestalde, botere judizialaren […]

2022ko lehenengo saioan hizkuntzaz aritu gara. Feminismoa eta ez bakarrik feminismoan erabiltzen ditugun esamolde eta kontzeptuei kritika egingo diegu. Erabiltzen dugun hizkuntza ez da neutroa, eta zerbait izendatzeko termino bat aukeratzen dugunean badakigu karga ideologikoa duela. Feminismoak termino berri asko asmatu ditu gizartean bizi ditugun zenbait arazoz eztabaidatu ahal izateko. […]

Pasadena sortu dute Libe Garcia de Kortazarrek eta Jon Basagurenek, eta izen bera duen diskoa atera. Giro iluna iradokitzen duten zortzi kantu bildu dituzte, larunbatean Ondarroan  aurkeztuko dute zuzenean. Piperpolisera etorri dira gaur. Proiektu bateratuetan lanean denbora daramaten bi artistak. Liberena kasu, bi disko izugarri utzi dizkigu “Ihesaldi handia” rekin […]

Beste urte betez gazteentzako Harrapazank programa martxan da. Ekimen hau 10 eta 18 urte bitarteko adingabeentzat da, eta hiriko  barrutietan gauzatzen da, euskararen erabilera sustatzearren gazteenen aisialdiko lekuetan eta tarteetan.  Aurrez aurreko jardueretan eta tailerretan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea  www.harrapazank.eus webgunean, gaur hasi eta otsailaren 28ra […]

Parte-hartzearen bidez auzotarren beharrizanak lehenetsi nahi ditu Udalak, zenbait baliabideren bitartez beren iritzia jasota. Talde eragile bat eratu da, honako kolektibo hauekin: NEVIPEN, Galtzagorri, Pikara Magazine eta Berdintasun Sailaren ordezkariak. Ekarpenak egingo dituzte, eta ekintzak kontrastatzeko lana ere bai. Ahalduntze-eskola emakumeen elkargunea eta prestakuntza-tokia izango da. Ikasteko aukera eskaintzeaz gain, […]