Aste honetan Elon Musk bueltan dago gure saioan bere Twitterreko arazoekin, baita ere Netflix eta bere iragarkien plan berriak. Protagonosta hauekin jorratuko dugu berrien atala, bestelako berri azkarrekin eta TituLOLarekin ere. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean343.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2022-10-24
Gaurko zine tartean trans zinema izan du hizpide Ane Urkioka. Batetik Zinemaldia estreinatutako ‘ May way out’ dokumentala ekarri digu. The Way Out pertsona transentzako klub ospetsuak 25. urteurrena ospatu zuen 2018an. Dokumentalak Londresko trans agertokiaren azken hiru hamarkadak errepasatzen ditu eta, elkarrizketa eta artxiboko grabazioen bidez, klubak komunitate transean […]
Denboraldiko bigarren saioan, CURLING kirola ezagutu dugu Gasteizko Harrikada taldearen presidentearen eskutik. Iraitz Perez de Goldarazenak aletu digu kirol “estrategiko” honen nondik norako bereziak; gozatu beharrekoa! Kolaboratzaileen bidez beste kirol batzuetan murgildu gara: Iker Gurrutxaga eta Jon Garate aerobik irakasleak eta Enekopedia (Eneko Bilbaoren hemeroteka). https://bilbohiria.com/docs2/2022/kiroleskirol/221019_kiroleskirol_curling.mp3 Deskargatu hemen.
Bertsoaren lubakian, Bertsolari Txapelketa nagusiaren final laurdenak aletu ditugu, eta saioetako bertso preziatuenak hedatu (aukeraketa diktatorialean). Finalerdietarako sailkatu direnen ahotsak ezagutu eta puntuazio, prosa zein kantuan gozatu ederra hartu. Unai Iturriaga eta Joseba Santxo izan ditugu prosa bizian, bertso-jarduna eta Ganbara kontuetan. https://bilbohiria.com/docs2/2022/potto/221019_potto.mp3 Deskargatu hemen.
