Irrati tarte honetan  behin baino gehiagotan aipatu dugu diafragma muskulua, sabeleko presio kontuak (hiato hernia, odoluzkiak) edota arnasarekin lotutako artikuluak tarteko. Baina guardasol formako muskulu honek sekretu asko gordetzen ditu; hobe esanda, bere inguruan gorputzeko ezinbesteko egitura ugari biltzen dira, gune zeharo estrategikoa osatuz. Askotan aipatzen den muskulu misteriotsu honen […]

“Arreta Gabezia eta Hiperaktibotasuna” izena duen nahasmendua TDAH siglekin ezagutzen dugu. Izaera neuro-biologikoa duen nahasmendua da, eta haurtzaroan sortzen da. Bihar Urriak 27 Arreta-gabezia  eta hiperaktibitatearen nahasmendua duten pertsonen eguna da, Bizkiako AHIDA elkartera joa dugu, gaitz hau ikusarazten egiten duten lana ezagutzeko eta egunean bertan zabalduko duten mezua ezagutzeko, […]

Bilboko Arriaga Antzokian Pabellón 6eko Antzerki Laborategiaren eta Gazte Konpainiaren azken ekoizpenaren estreinatuko da , Love & Money , Dirua eta maitasuna, Dennis Kellyren lanaren euskarazko egokitzapena. Idoia Barrondok eraman du euskarara eta  Cécile Marquettek zuzendutako antzerki muntaian. ‘Love & Money ‘, gordintasunez eta aldi berean umorez, kontsumo-gizarteari eta neoliberalismoaren […]

Kevin Lynch (1918-1984) anbientalista eta urbanistaren figura ekarri digu hizpidera Josuk gaurkoan. Lynch-ek, besteak beste, hiriek sortzen dituzten espazio hondatuak eta hondakinak (zaborraz harago) aztertu zituen The Image of the City lanean. Gure jardueraren hondakinak naturara isuritzen edo botatzen ditugu, batzuetan txukun itxuraz estalita, baina ez dakigu ondo zer egiten […]