Bueltan dugu kirolaren lubakia! Gaurkoan TIRO mundua zabaldu dugu, eta horretarako maisuak ekarri. Ager Solabarrieta ondarrutarrak Karabina bidezko kirola ezagutarazi digu; munduko txapelduna da Ager! Angel Agirre kartutxoak eta eskopetak ekarri ditu, eta platerak lehertzen saiatu. Bere ahotan ezagutu ditugu Bizkaiko tiro-zelaien egoera, kirolaren egoera eta beharrak… Kolaboratzaileen sarea astindu […]
Eguna: 2023-01-20
2023. urteko lehenengo POTTO saioan atzerako begiratua egin dugu, eta 2022. urteko saio bi ekarri. Abenduaren 2an, Euskararen nazioarteko eguna aitzakiatzat hartuta, Mungian bertso-jaialdia izan zen. Ibon Larrazabal gai-jartzaile izan zuten bertsolariek; kantuan Mikel Goiriena, Oihana Bartra, Jone Larringa eta Aitor Etxebarriazarraga izan ziren. Sakana bisitatu dugu gero, eta Etxarriko […]
