Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean lodifobia osasungintzan aztertu dute. Bi erreportaje landu dituzte, June Fernandezke eta Amaia Lekunberrik, hurrenez hurren, osasungintzan jasotako arreta aztertzen. Kasu asko aztertzen dituzte. Horietako batek dio esan ziotela, “edo argaltzen duzu edo ez duzu umea edukiko”. Argi-Kontra atalean, Juncal Altzugarai fisioterapeuta […]