Abenduaren 20an Terry Hall, The Specials zein The Fun Boy Three taldeetako kantaria izandakoa hil zen, 63 urte zituela. The Specials taldearekin egindako grabazioak oroitu nahi izan ditugu batez ere, bere garaiaren taupada errebeldea islatu zutelako. Entzun ditugun kantuak: A Message to You Rudy, Rudy, a Message to You (Dandy […]
Eguna: 2023-01-09
Urtarrila hasierarekin merkealdiak datoz, dagoneko Bilboko saltoki askotan aurreko astean abiatu zituzten merkealdiak Merkealdietan beti ere kontsumitzaileak kontutan hartu beharreko aholkuak ezin bestekoak izaten dira eta horiek errepasatuko ditugu, horretarako Ander Kornejo Euskadiko Kontsumitzaile elkarteko komunikazio arduraduna dugu gurean. Ziklo ekonomiko zail baten barnean bete-betean gaude sartuta gainera, non gastuaren […]
Gaurko literatur saioa “Makina gelditzen ari da” E. M Foster idazlearena. Itzultzailea Jasone Larrinaga dugu. Edward Morgan Forster ingelesezko eleberrigilea izan zen. Bere eleberri ezagunen artean daude “ Gela bat ikuspegi batekin” eta “Indiarako bidai txartela” Lan horiek filme ezagunen oinarri izan ziren. Gaurkoan “etxegabekoak” ipuina duzue entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2022/xerezade/Xerezade_makina_gelditzen_ari_da_3.mp3 Deskargatu hemen.
Manifestazioa egin dute Bilbon, ‘Etxera bidea gertu’ lelopean. Sarek esan du amaitzear dagoen urruntze politikak “sufrimendu handia” ekarri duela. Pandemiak ezarritako parentesiaren ostean, hiru urte geroago milaka lagunek Bilboko kaleak bete zituzten larunbatean ostera ere, Sare Herritarrak deituta, Etxera bidea gertu goiburupean. Euskal presoen urruntzea amaitzear dagoela, manifestariek eskatu zuten […]
