Antzerkia izan dugu mintzagai Alain Lersundi aktorearekin, izan ere, ostegunean Lautan Hiru antzerki jaialdia abiatuko da Zazpi Kaleetan, hilabetez hainbat antzezlan eskainiko dira ostegunetan, alde zaharreko hainbat espaziotan, antolatzaileekin berba egin ostean Lersundi gonbidatu dugu, ostegunean jaialdian Nire zigilua pieza eskainiko baitu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/piperpolis/230131_piper_lautanhiru.mp3 Deskargatu hemen.

2022an, Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak 693.000 euro berreskuratu ditu bere bazkideentzat, 2017. urteaz geroztik finantza-erakundeei jarritako 2.500 demanda baino gehiagoren ondorioz. Halaber, 1.710.000 euro eskuratu dira guztira. Demanda horiek zoru-klausulak aplikatzearen ondoriozko bidegabeko kobrantzari, hipoteka eratzeko gastuen ordainketari (notaritza, erregistroa, kudeaketa eta tasazioa), irekiera-komisioari, revolving txartelei (abusuzko interesa aplikatzen dutenak), phisingari, […]

Auzoa elkarteen federazioak Osasun publikoaren aldeko protesta deitu du. 2023an, urtean osasun publikoa desegiten ari direla. Gizarte, auzo eta sindikatu eragileek ohartarazi digute orain dela edo inoiz ez. Osasunaren pribatizazioa gelditu behar dela, osasun pribatua ordaindu ezin duten pertsona askorentzat aukera bakarra delako. Kalera irteteko unea dela azpimarratu dute, Erabiltzaile […]