Ekonomilaria dugu Niko Cuenca Beristain, enpresabidea.eus hedabide digitaleko koordinatzailea. Bilboko zazpi kaleetako merkatari familia batean sortua, ekonomiaren gaineko webgune horren orrialdeetan eman zigun aitite merkatari ekintzailearen berri, izan ere, haren Beristain lanpara dendan izan zituen lehenengo harremanak enpresa munduarekin, baita euskaltzale giroarekin ere. Gurera ekarri dugu bera pixkat hobeto ezagutzeko, […]
Eguna: 2023-03-24
Aste honetako KIROL ESKIROL saioan, ESKALADA munduan murgildu gara. Paretan gora egin dugu Niko Cuenca eta Karlos Aretxabaleta lagunekin (ekonomia eta eskaladaren erromantizismoa) eta Alex Txikon + Ana Picallo bikoa ere ekarri dugu eskaladaren esperientziaz berbetan. Aerobik irakasleak, Itsaso Madariaga atleta gaztearen errekorra, Bittor eta musika ona lagun… On egin. […]
Bilbo Hiria irratiaren bertsoaren lubakian, Durango eta Bilbo elkartu ditugu. Durangaldea Uztabarritzen III. zirkuituaren aurreneko kolpea ekarri dugu, Berrizen martxoaren10ean izan zen saioa; kantuan Erika Lagoma, Ander Elorriaga, Bittor Altube eta Eli Pagola, eta gai-jartzaile lanetan Miren Amuriza. Bilbora etorrita, zazpi kaleetan bada bertso-uholdea martxoan, BERTSOERRONDA sariketaren eskutik. Errondabide kultura […]
