Joe Gibbs jamaikar ekoizlearen soinu-ibilbidea jorratuko dugu egunotan. 1942an jaioa, 1967an hasi zen, rocksteady garaian, elektronika ikasketak eginda eta teknikari oso ona izanik. 1969tik aurrera, reggae garaian, oihartzun handiagoa lortu zuen The Inspirations taldearekin. Entzun ditugu: Hold Them (Roy Shirley, 1967). Long Shot (The Pioneers, 1967), Give me a Little […]
Eguna: 2023-03-30
2022ko saria nori eman erabakitzeko bigarren bozketa egin berri du 111 Akademiak, eta, horrenbestez, Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea eta Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa sartu dira finalean. Gaurkoa Amaia Goikoetxea gonbidatu dugu zebrabidera, 111 akademia ezagutzeko asmoz. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230330_111Akademia.mp3 Deskargatu hemen.
Ostegunero bezala Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñaganikarorekin, Azalean “Samien borroka makroproiektuen aurka” gaia jorratu dute. Norvegiako berriztagarrien erraldoiaren hainbat proiektuk ondoeza eragin dute maputxe eta sami herriengan. Epaileek ere ilegaltzat jo dituzte azpiegiturak, baina gobernuek ez ikusiarena egiten dute. Giza eskubideen aldeko aktibista ospetsuek ere bat egin dute […]
Gaur #Artxanda|n planeatuta dagoen zabortegiaren kontrako mozioa defendatuko dute Bilboko Osoko Bilkuran. Kanpoaldean protesta deitu dute ekologista taldeak eta hainbat elkarteek. Artxanda Parke Bai Plataformak Artxandan zabortegi berri bat irekitzeko Berriz Recycling S.L. enpresak aurkeztutako planaren aurka aurkeztutako mozioa eztabaidatuko du Bilboko udalbatzak datorren ostegunean, martxoak 30.Ekologistak Martxan-eko Juan Pallaresek […]
