Aizu! aldizkaria plazaratu berri da, martxoko zenbakian Idurre Eskisabel Kontseiluko Idazkari Nagusi berria dugu. Eñaut Mitxelanak ekarri dizkigu berak esandakoak. Erreportajearen atalean Euskal Herriko aretoekin berba egin dute, pandemia ostean musika aretoen egoera aztertu dute eta bukatzeko Gomiztegia artzain eskolaren inguruko erreportajea. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230313_enaut_mitxelena_aizu.mp3 Deskargatu hemen.

Pentsatzen jarriz gero baliteke  ohartzea eguneroko bizitzan Matematikarekin etengabeko harremana dugula. Edonork informazio ugari jasotzen du egunero, eta gero eta gehiago Matematikarekin zerikusi handia duen informazioa. Prezioen indizeak, langabezia-tasa, portzentajeak…  Matematikaren garrantzia begi bistakoa da. Martxoak 14 Matematikaren Nazioarteko eguna dugu, Nerea Casas Batxilergo eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta Zientzia […]