Ohikoa denez, agenda sindikalarekin deialdiekin abiatu da Lanaren Ekonomia saioa. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko estrategiak aztertu ditugu, lanketa monografikoei jarraipena emanez. Hasteko, Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetaria elkarrizketatu du Maitane Jaiok klimaren auzian ultra-aberatsek jarraitutako estrategiari buruz: kapitalismo berdearen bideari jarraituz etekinak lortzen jarraitzeko modua asmatu dute. Are gehiago, klimaren erronkan […]

Josuk “lorazaintzaren aldeko mezua” ekarri digu, AHTren inguruko hitzaldi batetik etorrita. “Ekologismoa, klase borrokarik gabe lorazaintza” dela entzun du hitzaldi batean. Klase kategoriak XIX. mendeko berak diren edo ez aparte utzita, herrena iruditu zaio argudioa, nahi gabe seguraski. Izan ere, klase borroka prometeista izan da, ekologismo ikuspegi falta baten ondorioz […]

Aitor Huergo musikariak sinatzen du Barruko paisaiak deituriko kantu bilduma. Ostiralean Bilbon aurkeztuko ditu kantuak zuzenean, Bira kulturgunean.  Bederatzi kantu bildu ditu bertan  eta gaur tartetxoa hartu du gurekin berba egiteko. Duela bost bat urte ekin zion denbora librean bere musikan gehiago sakontzeari eta hortik ondu zuen, pixkanaka, azkenean bilduma […]