“Ura jaten” eta “Hildako haurra” aurkeztu du ganbila bilduma. Maddi Goikoetxeak elkarrizketetan oinarritutako kronika egin du, antzerkiaren prekarietate eta orestigioaren inguruan. “Hildako haurra” liburuak Gotzon Barandiaranek sortutako bi antzezlan biltzen ditu. “Besaulkia” Abarkas talderekin 2017an sortutako testua eta estrenatu gabeko “Hildako haurra”. Hemen aurkezpenean esandakoak entzungai. http://bilbohiria.com/docs2/2023/Azoka/231207_ehaze.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2023-12-07
Argia astekariak Durangoko azokara ekarritakoak errepasatu ditugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Asteroko kolaborazio berezia izan dugu, landako gunetik zuzenean. http://bilbohiria.com/docs2/2023/Azoka/231207_argia_durango.mp3 Deskargatu hemen.
Skenatokia gunean arte eszenikoen plaza dugu, gaur Gaika Chamizo aktoreak “Heroiaren mina” bakarrizketa estreinatuko du. Gurean izan da, gainera argitartu berri duen ipuinaz ere mintzatu da “Begiak” deiturikoa. http://bilbohiria.com/docs2/2023/Azoka/231207_gaizkachamizo.mp3 Deskargatu hemen.
Saguganbaran goizean goiz haur filosofi tailerra izan dute. Arrate eta Bihotz gidari direla jandun dute gazteak. Pentsamendu filosofikoari hurbilketa ludiko bat egitea proposatzen da haur filosofia tailer honetan. Helduei bezala haurrei ere kuriositatea sortzen dizkieten galderak jorratuko dira. Hausnartzea, baliogarria bezain dibertigarria delako. http://bilbohiria.com/docs2/2023/Azoka/231207_saguganbara_filosofia.mp3 Deskargatu hemen.
Bigarren eguna du gaur Durangoko azokak, ikasleen eguna alegia, horregatik egitarauan hainbat tailer antolatu diztuzte. Kabia gunean egun osoan proposamen ezberdinak izango dira. bGoizean goiz bideo joko bat nola hasi egitean izango dute abiapuntua Ibaik kontatu digu nola antolatu duten tailerra. Dinak gunearen nondik nolakoak azaldu dizkigu eta bukatazeko Game […]
