Anodino teatrok sortu berri du Ipuindakada podcasta. Haur eta gazteentzako ipuinak ekoiztu dituzte. Euskaraz eginiko ipuin podcastak dira, ipuinak  sortutakoak dira, guztiak Getxon gertatzen dira, euskaraz entzutea ohitzea, umeen euskarazko hiztegia handitzea edo ulermena garatzea dute helburua. Abenduan zehar astero ipuin bat estreinatuko dute. Aitor Fernandino aktorea izan dugu gurekin. […]

Iragan ostiralean, Donibane Lohizuneko Dukontenia gelan, Gora Euskal Herrientsak! saiakera grafikoa aurkeztu zuen Asisko Urmeneta marrazkilariak. Nor zen Kapitolina Buztintze? Nor ziren Katalina Alastuei, Malena Jauregiberri eta Maritxu Olabe? Euskal Herriko maistrak, errientsak, emakume aitzindariak kulturaren transmisioan, eta itzalean geratu eta ahanzturan erori dira, beste asko bezala. Gora euskal (h)errientsak! […]

Abeslariarekin argazkia, idazlearen sinadura… di-da joan zaigu aurtengo Durangoko Azoka. Gainera, disko eta liburu uzta oparoaz gain, Silvio Rodriguez euskaraz! Aizue, fantasia izan DA! Bestalde, Bizkaiko bertsolari onenak diz-diz oholtzan, bertsozaleen gozamenerako. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/231222_liburuen_Errepublika_txikia_10.mp3 Deskargatu hemen.

Musika tresnak ahal bezain erosoak izateko diseinatuta daude, noski, baina lehentasuna soinuaren edertasunari ematen zaio. Horregatik, normaltzat hartu behar dugu postura bera denbora askoan mantenduz gero mina agertzea. Beste aktibitate askotan ere horrela gertatzen da: tornuan, idazmakinan edo josten aritzen den jendea, esate baterako, musikarien kasu berean egongo litzateke. Arazoari […]

Beldurrarekin batera kantua irekitzen du diskoa Galder Izagirreren lan berriak. Hasiera pausatua duela esan genezake naiz eta diskoak bestelako soinu batzuk biltzen dituen, Galder Izagirrek bakarkako lehen lana egin eta aurkezten dabil. Gurean izan da gaur. 10 kantu bildu ditu Galderren bere bakarkako lehenengo lanean. ESC deiturikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231129_galder.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Xabier Zeberioren bakarkako lehenengo diskoarekin. Pause du izena eta bertan bildu dituen 9 abestietan mundu oso bat paratu digu. Entzule guztiok kabitzen dira disko honek marrazten duen espazio intimoan. Disko eder bat. Xabier Zeberio berak aurkeztuko digu. Jarraian, Mugan talde donostiarraren musika ekarri dugu, Bizirik ez ba gaude […]

Olentzero-enborra erro sakoneko ipuina da, herri literaturan ernatua, iturri zaharretatik edan eta hitz eta ilustrazio berrietan beste behin loratua. Neguko solztizioaren inguruan mintzatu gara berarekin, tradizioa eta egun hauetan egurrak eta enborrak zuen garrantziaz. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231205_jon_etxebarria.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan Iñakik, etorkizunera begira, filosofo baten gogoetak ekarri ditu, izan ere, egun bizi dugun krisi ekosozialaren sustraiak epe laburrerako pentsamoldean daude. Roman Krznaric filosofoa, The Good Ancestor (Arbaso ona) liburuan, historian eta giza gogamenean barneratzen da, berehalakotasunaren aroan epe luzerako pentsamenduaren beharrari balioa emateko. Orain hartu behar dira zenbait neurri, […]

Negua hasi eta neguko festen ataria da Bilboko San Tomas azoka. Azokan 121 ekoizle eta 215 etxola egon dira aurten, BBK-k eta Bilboko Udalak antolatutako 74. edizioan. Gaur  San Nikolasetik egin dugu zuzeneko emankizuna, Bilboko Konpartsek antolatutako gunean. Urtero bezala, agertokia eta txosna jarri dute konpartsek eta, bertan, besteak beste, […]