Durangoko Azokan Sahara, herri bat erresistentzian liburua aurkeztu da eta guk egilearekin solastatzeko aukera izan dugu. Kristina Berasain kazetariak urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariaren nazioarte saileko kazetari moduan lurralde okupatuetara lehendabiziko bidaia egin zuenez geroztik. Euskaraz gaiaren inguruan idatzitako lehendabiziko kazetaritza liburua dugu eta kazetaritza […]

Euskal Herriko Unibertsitateak Gabriel Aresti Katedra jarri zuen abian irailean. Ostiralean, EHU kulturarekin batera “Ez dok, badok: Oteizaren mailua” kontzertua antolatu du Bizkaia Aretoan. Katedrari buruz eta biharko ekimenari buruz hitz egin dugu Patxi Juaristi EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle eta Katedrako zuzendariarekin. Bere hitzetan, Gabriel Aresti Katedrak […]

Gure aukera gure platera ekimenak eskola publikoko jangelen eredu berriak aldarrikatu ditu.2019an Eusko Legebiltzarreko partidu guztiek lau hilabeteko epea eman zioten Eusko Jaurlaritzari jangelen plegu berriak inplikatutako eragileekin kontrastatzeko eta beste eredu deszentralizatu batzuk aztertzeko. Ez dela ezer egin azpimarratu dute.EAErako Hezkuntza Legearen proiektuak ere ez du inolako aurrerapausorik proposatzen […]

Final handiaren bezperan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hiru finalaurrekoak aztertu ditugu, eta abenduaren 16an Bilbon izango dugun finaleko 8 protagonista handien ahotsak ekarri. Berriz, Santurtzi eta Lemoa herriak bisitatu ditugu eta ariketen aukeraketa diktatoriala prestatu dugu, buru-belarrien gozagarri Nerea Ibarzabal Xabat Galletebeitia Jone Uria Onintza Enbeita Gorka Pagonabarra Aissa Intxausti Aitor […]