Gaurko saioaren lehenengo zati luzea Galderrek hartuko du, kaleratu berri duen ESC diskoaren aurkezpena egingo digu. Disko ilun baina esanahiz betea, entzunaldi bakoitzean alde berri bat erakusten duena, poliedrikoa, norabait ihes egiteko planak behin eta berriz birformulatuz. Disko betea. Hurrengo gonbidatua Moxal izango da. Hannot Mintegiaren proiektua da, Audience taldea […]

44 egun besterik ez dira gelditzen Korrikarako; 44 egun Euskal Herriko kaleak irriz eta kolorez betetzeko. 23. edizioa izango da aurtengoa, martxoaren 14tik 24ra Irundik Baionara, eta guztira 400 herri zeharkatuko ditu. Bestalde, Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu nahi izan dute aurten, ikasleei egin duten lana aitortzeko. Ane Elordi Korrikako Koordinatzaile […]

Programa honetan, gaurkotasun teknologikoa aztertuko dugu, 140 mila erabiltzaileren datuak azaldu dituen Lanbideren zibererasoarekin hasita. App Store-ko politika-aldaketez ere hitz egingo dugu, Apple-k Europako araudi berrietara egokitzeko egiten duen maniobra bat dirudienean. Albisteekin amaitzeko, Google egiten ari den kaleratze oldea komentatuko dugu, baita Berrik Azkar batzuk ere. Ondoren, Zomorro Studioko […]

Euskal literatura freskoenetik literatura unibertsaleko maisulan betierekoetara, liburua zabalik eta lagunak gertu, hori baita guk maite duguna. Emakumeen aurkako bortxa edo familia barneko gatazkak, besteak beste, azken saio honetako mintzagai. Gainera, entzule baten audio zoragarria jaso dugu: erreminta esku batean, liburua bestean eta irria ezpainetan, liburu gomendioa partekatuko digu. Azkenik, […]

Aurtengo Bilboko Aratusteak aurkeztu ditu gaur Bilboko Jai Batzorde Mistoak; eta aurtengo Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak ere aurkeztu ditu Itziar Urtasun jaietako zinegotziak. Lutxo Egia izango da Farolin eta Jasone Akizu Zaranbolas. Urtasunek egun bereziak eta alaiak izango direla aurreratu du. Lutxo Egia eta Josune Akizuk eskerrak eman dituzte eta […]

Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Magia tailer batekin abiatu dute agendaren errepasoa, gaztetxoentzako eskainitakoa. Itsas museora bisita egiteko proposamena ekarri digute. Astebururako ibilbidea bat ekarri digute, Muskizen. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240126_ainhoan_ikasleen_agenda.mp3 Deskargatu hemen.

Goi mailako kirola eta buruaren (DES)oreka; bikote santua. Orain arte ezkutuan zegoena airean ekarri dugu Subcampeon liburua aitzakiatzat hartuta. Zuhaitz Gurrutxaga eta Ander Izagirre izan ditugu zentralitate, Aerobik Irakaslea (singularrean), Kirol Markak, bertsoak, musika eta Piloten Jauna. Iker Gurrutxaga, Jone Zabaleta, Maite Sarasola, Peiremans (musika taldea) eta Bittor Beaskoetxea One […]

Gaurko saioan Mungia herria bisitatu dugu, eta urtarrilean den urteroko zita berezia ekarri. Mungiako San Antontxu jaietako bertso-saioa duzue entzungai, aukeraketa diktatorialean. Izaro Bilbao, Igor Elortza , Xabat Galletebeitia eta Ibai Amillategi izan ziren kantuan, Iñaki Beitia “Arbildu”ren aginduetara. “Bonus track” oparia ere zabaldu dugu: Xabier Silveira eta Iratxe Ibarra, […]