Durangoko Azoka izan da eta Amaia Arostegi eta Jon Castañeda bertan izan dira hainbat musikari bildu eta elkarrizketak egiten. Aiora Renteria eta Julen izan dira lehenak. Hasierak, azoka, siñadurak… izan dituzte hizpide.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/ANABASA_DA_1x01_Zea%20Mays_Merina%20Gris.mp3 Deskargatu hemen.

Durangoko Azokan erakusmahai txikia ezarri du Xabier Monasterio idazle eta irratikide lagunak. Testu Zaharrak edo TZ bere proiektu pertsonal kuttuna da, “ekimen apala” bere esanetan. Batetik, Euskal Herriko klasikoak aukeratu eta, hitzaurre-kokapen berri bat gehituta molde berrian ezartzen ditu eta, bestetik, atzerrietako liburu esanguratsu klasiko batzuk hautatu eta, euskarara ekarririk, […]

Hazkunde prozesuan, sarri ikusten da gaztetxoen artean hanka puntetan ibiltzeko joera. Hori izan dugu hizpide Oier Gorosabelekin. Gehienetan ibilkera berez normaltzen den arren, kasu batzuetan arazoak etor daitezke: oinez ondo ibili ezina, mina bernetan, zutik egon ezina edo bizkarreko min eta desorekak, esate baterako. Egoera horri soluzioa emateko tratamendu desberdinak […]