Musika sektorearen erronken inguruan berba egin dugu. Musikari eta teknikarien lan baldintzak, herri kulturaren merkantilizazioa eta festibal erraldoietako kritikari helduz. Agenda sindikalarekin  abiatu dugu saioa, azkenean Novaltiaren greba ez dugu aipatu, greba luzearen ostean akordio lortu dute. Ala ere hurrengo egunetako deialdien errepasoa egin dugu. Gai monografikoa hasteko Myriam Miranda […]

Gaurkoan eman berri diren sarien ingurukoak ekarri ditugu. Ttantakeren Sexberdinak antzezlana izan dugu hizpide, izan ere Antzerki taldeak produkzio lan onenaren saria jaso du Sexberdinak obragati , eta musikariak, berriz, konposizio onenarena Kukai konpainiaren Eta orain zer? dantza ikuskizunagatik. Bilboko La Dramatica Errante konpainiak bi obra zituen Max sarien lehian, […]

Udaberriko SORMENE ostegunean abiatuko da Galdakaon. Sormene  lau lan–ildoetatik ( sormena–plazak–komunikazioa–transmisioa) 2021 eta 2022ko edizioetan TRANSMISIOA ildoan sakontzea erabaki genuen. 2022ko udazkenean, Transmisioa ildoaren baitan, Amatasuna, sorkuntza eta euskara jorratu genituen. Aurten, zaintza hartu gura dugu gogoetagai eta sormenerako pizgarri. Amatasunari, sorkuntzari, euskarari eta transmisioari erabat loturik baitago zaintza. Egitarau […]

Andres   Isasi, Bilbo-Berlín errezitalean, lehen aldiz interpretatuko dute osorik, eta Andrés Isasik (1890-1940) sortu bezala, Heinrich Heine (1797-1856) alemaniar poetaren olerkiei buruzko ahots eta pianorako hamalau abestiko zikloa. Vanessaren berba egiteko tartea hartu dugu. Azpimarratzekoa da Carlos Ímazek obraren jatorrizko partituraren arrastoa jarraitzeko eta hura berreraikitzeko egindako lan nekeza […]

Juncal Altzugarai fisioterapeutak alu hiperrealista bat egin du. Zoru pelbikoan eta sexologian aditua da bera eta, aluaren eredu anatomikorik ez zegoenez, horren beharra ikusirik, lehendabiziko alu hiperrealista sortzea erabaki zuen. Alooa proiektuan kokatuta dagoen alu honen berezitasuna zera da, kanpotik zein barrutik erreala dela, bulbatik baginaraino. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230131_juncal_zoru_pelbikoa.mp3 Deskargatu hemen.

Soinugelaren aurreko saioan Joe Gibbs (benetako izena Joel Gibson zuen) izan genuen hizpide, 60ko hamarkadako jamaikar ekoizlerik garrantzitsuenetakoa, rocksteady-aren eta reggae goiztiarraren hainbat lagin esanguratsu eman zizkiguna. Gaurkoan, 70eko urteetako “boss reggae” garaiko abestiekin ibili gara. Gibbsek ez zekien musika tresnarik jotzen, baina bazuen trebezia handia musikari eta teknikaririk onenek […]

Entzuten ari garena Elhuyarrek sare neuronaletan oinarritutako sortutako ahots automatikoa da. Elhuyarrek pauso bat aurrera eman du, hizkuntza teknologien eta adimen artifizialaren esparruan, oraingoan testua ahots bihurtzeko sistema neuronala sortu du. Itziar Cortés Etxabe Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia Unitateko koordinatzailea da eta, berak azaldu digunez, Elhuyarrek pauso bat aurrera eman […]