Abuztuaren 17an, Aste Nagusiko igandean Algara Konpartsaren txosnan Kiliki izango da zuzenean. Denetariko zazpi abesti bildu ditu Kilikik bere bakarkako lehendabiziko diskoa duen Iltze 1 lanean. Sunny Wright IV, Denso eta Nueve Desconocidosekoak izan ditu ekoizle lanetan laguntzen eta bandarekin aurkeztuko ditu abestiak kontzertuetan, Suneo bera, Xabi Esparza baxu-jotzailea eta […]