Euskalduna jauregira salto egingo dugu, Ugaitz Alegria eta Ainhoa Etxebarria protagonista dituen ikuskizuna izango dugu hizpide, Tongola. Bi artista polifazetiko hauek barrea eta musika uztartzen dituzte show honetan, eta sariren bat ere egon liteke jokoan… edo agian, oparirik onena bien komediaz gozatzeko aukera izatea da. Ezustekoak, hori bai, ziurtatuta daude. […]
Hilabetea: abuztua 2025
Altxaporrue konpartsako Urko izan dugu gurean eta Altxaporrue egunaz eta jaiaz aritu gara solasean. Txandak ere izan ditugu mintzagai eta Urkoren hitzetan irratira etortzea ere txanda bat da eta letra handiz markatzen du urtero egutegian. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250820_Altxaporru.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboko Aste Nagusiaren bihotzean girotutako lehen filma pantaila handira iritsi da. Jone, batzuetan Sara Fantova zuzendari bilbotarraren opera prima da, 2023ko Aste Nagusian bertan filmatua eta jaialdi garrantzitsuetan arrakasta handia lortu duena. Istorioak Jone izeneko gazte baten heldutasunerako bidea kontatzen du, familia, lagunak eta maitasunaren lehen esperientziak uztartuz, jai giroan murgilduta. […]
Steady Rockets taldeko Itxaro eta Aitor etorri dira, Algara konpartsan joko duen Bilboko ska eta rocksteady taldea dugu. Akatz taldearekin “gurasoekin jotzea” bezala da eurentzat. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250821_steady.mp3 Deskargatu hemen.
Nahia Novok ekarri dizkigu berak Aste Nagusi honetan zuzenean ikusi dituen zenbait erreferentzia interesgarri. Egun bakar batean bost kontzertu ikustera heldu da! Bestalde, DJ Denz bezala Algara konpartsan aritu den Beñatek aste honetako bere pasadizoak kontatu dizkigu. Bitxiak benetan disko jartzaileen gorabeherak! https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250822_nahia_novo.mp3 Deskargatu hemen.
Niko Cuenca ekonomilaria eta konpartsakidea da, Txomin Barullo eta Hor dago Abante inguruan aritzen da eta, besteak beste, jai herrikoien eta ekonomiaren arteko harremanez aritu gara berarekin, baita jaietako kontsumo ohiturez ere. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250821_niko_cuenca.mp3 Deskargatu hemen.
Konpartsakideen gaurko tartean Hau Pittu Hau eta Txori Barrote konpartsetako kideak jaso ditugu, Nerea eta Haritz, hainbat kontu kontatzera. Atzo egun berezia izan zen Hau Pittu Haun, gaur Txori Barroten etxera eguna ospatzen dute. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250822_haupittuhau_txori.mp3 Deskatgatu hemen.
Txinbotarrak konpartsako Itsasne eta Galder hurbildu zaizkigu eta konpartsaren historiaz, helburuez eta programazioaz jardun dugu eurekin. Bilbo Kantari ere izan dugu mintzagai, Galder bertan baitabil. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250821_txinbo.mp3 Deskargatu hemen.
Aste Nagusiaren alderdi soziologikoei erreparatu diegu Xabier Aierdirekin, prospektiba egin nahian. Migrazioaren eta demografiaren bilakaerak, aisian, kontsumoan, jai ereduetan eta konpartsetan eragin du eta eragingo du. Etorkizuneko Aste Nagusia eta gizarteak hartuko duen norabidea begitantzen saiatu gara Xabierrekin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250822_xabierAierdi.mp3 Deskargatu hemen.
Lur eta Joseba etorri zaizkigu, beste 15 lagunekin, Hau Pittu Hau konpartsaren Euskara Saria jaso duelako Gure Zirkua ekimenak. Euskarazko zirkuaren alde egindako ekarpen itzela saritu nahi izan du konpartsa euskaltzaleak, euskararen sustapenean edo defentsan nabarmendu den norbaiten alde Aste Nagusian urtero egiten duen aipamen berezi horrekin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250821_gure_zirkua.mp3 Deskargatu […]