Bilboko Konpartsak eta SAREk prentsaurreko bateratua egin dute abuztuaren 22an izango den Bizkaiko Etxera eguna aurkezteko. Argi esan dute, festaren magian murgiltzeko gogoa badute ere, ezin dutela ahaztu urteetako gatazkak ondorio larriak utzi dituela gure Herrian eta oraindik ere, ondorio hoiek sufritzen ari diren herritarrak daudela Bilbon zein Euskal Herrian. […]

Aste Nagusiko saio berezien harira, Algara konpartsan arituko diren taldeen inguruan hitz egiten ari gara. Oraingoan, Marte Lasarte izango dugu hizpide: 2024an sortutako taldea da, nahiz eta kideek musika ibilbide luzea duten. Taldeko Pello Armendariz abeslariarekin berba egin dugu. Lehen diskoa, Ez da besterik, aurten kaleratu dute eta zortzi abesti […]