Aurkezpen gutxi behar dute jada gure protagonistek, larunbatean Arriagako balkoian lehenengoz ikusi genituen euren soineko eta txapel bereziekin, eta jada badakigu Aste Nagusi honetako Txupinera eta Pregoilaria direla, hurrenez hurren, Olatz Agirre Txori Barrote konpartsako kidea eta Francis Diez Doctor Deseo taldeko kantaria. Ibilbide luzeko musikaria da Diez: 1986an sortu […]

Piztiak konpartsako Juncal batu zaigu Aste Nagusiko saio berezian. Konpartsaren programazioa aurkezteaz gain, azpimarratu du txosna goizez ere irekita dagoela, eta pintxo beganoak eskaintzen dituztela. Ahalegin berezia egiten dute bai bazkarietan, bai bokatetan, aukera horiek bermatzeko. Aurtengo txosnaren dekorazioa ere hizpide izan da, benetan berezia baita. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250819_piztiak.mp3 Deskargatu hemen.

Bertso eguna da gaur Algaran eta urtero lez bertsolari andana ibili dira konpartsaz konpartsa. Gure mikrofono aurrean egoteko tartea ere hartu dute eta bertan aritu dira kontu kontari Bertsolari gazteen VI. lehiaketan parte hartuko duten lau bertsolari: Ekhi Zuluaga, Kattalin Lizarraga, Nahia Echeverry eta Egiar Otaegi. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250819_bertsolariak_algaran.mp3 Deskargatu hemen.  

Kirikiño Ikastolak antolatuko du 2026ko Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen urteroko jaia, eta ekitaldiak berriro Bilboko kaleak beteko ditu maiatzaren 31n. 48. edizio hau euskara, hezkuntza, komunitatea eta herrigintza uztartuko dituen proiektu bizia izango da, eta Kirikiño Ikastolaren balio eta helburu historikoekin bat egiten du. HIRI KIRIBILI BIL! leloarekin eta logo berezi […]