Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Astekariko azaleko gaitik abiatu gara: Argia Fototeka. Euskal prentsako argazkilaritza, itzaletik argira. ARGIAk bere argazkilaritza artxiboa sarean jarriko du ikusgai, 100.000 argazki baino gehiago libre eta eskuragarri egongo direlarik. Urko Apaolazak sinatutako erreportajean, kazetaritzan argazkilaritzak izan duen eta duen garrantziaz hausnartu du, […]
Eguna: 2026-01-29
Gure Bizkai-Gipuzkoetako kostaldean basurdeak ugaldu direlako pentsatu du Josuk gaurko atalari izenburua jartzeko Obelix aipatzea. Izan ere, dexente ugaritu dira basurdeak, tradizioz depredatzaile izan dituztenak -otsoak zein ehiztariak- inoiz baino gutxiago izanik, landa-eremuak abandonatuta eta sastrakadi bihurtuta. Hedatzeko joera dute azkenaldion, eta gure kostalde urbanizatuan gero eta ohikoagoak bihurtu dira. […]
