Asteko errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin, eta AEBek Venezuelan egindako erasoa izan dugu solasgaien artean nagusi. Bigarren atalean, Danele Sarriugartek Marina Garces filosofoari egindako elkarrizketa izan dugu hizpide: Denbora bizigarri baterako liburua argitaratu berri du, eta Euskal Herrian izan da aurkezpenak egiten. Saioa ixteko, Argia Sarien berri eman dugu; […]

Erlantz Lizundia irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Material Aurreratuen Ingeniaritzan doktoratu zen 2011n UPV/EHUn. Erlantz British Columbiako (Kanada) eta ETH Zuricheko (Suitza) unibertsitateetan egon zen 2016an eta 2018an, hurrenez hurren, ikertzaile bisitari gisa. Material berriztagarrietan eta biodegradagarrietan (zelulosa, kitina edo lignina) oinarritutako material eta teknologia […]