Arriaga Antzokian estreinatuko den Desobedienteak 18/98 antzezlanaz berba egiteko gonbidatu berezia dugu gurean. Antzezlanak desobedientzia zibila du ardatz, bai ikuspegi teorikotik bai gure historia hurbileko pasarte gordin batetik abiatuta: 18/98 sumarioa. Unibertsitateko tesi-defentsa baten eta epaiketa baten arteko joan-etorrian, demokraziaren, legearen eta zilegitasunaren inguruko galdera sakonak mahai gainean jartzen ditu […]

Bilbora begira jarri gara. Urtarrilaren 10ean, larunbatean, milaka lagun espero dira Bilboko kaleetan, giza eskubideen defentsan eta salbuespeneko espetxe-politikei amaiera emateko aldarrikapena beste behin kalera eramango du Sarek herritar plataformak. Sarek deituta, “Ezin da gehiago luzatu, ezin da gehiago itxaron” lelopean, manifestazioa egingo da arratsaldeko bostetan, La Casillatik abiatu eta […]

Liburuetatik gizartera eta gizartetik liburuetara, halaxe bizi dugu literatura Liburuen Errepublika Txikian. Horregatik, hain zuzen ere, gure egiten dugu inguratzen gaituen munduarekiko grina eta ardura. Hori dela eta, ozen esan nahi dugu: euskarak eta euskal hiztunen komunitateak bizi duten larrialditik, indarraldira. Oztopo, mehatxu eta oldarraldi judizialetik, Pizkundera. Ikastoletan, ikastetxeetan, antolatu […]

Cristóbal Halffter (Madril, 1930 – Villafranca del Bierzo, 2021eko maiatzaren 23a) XX eta XXI. mendeetako Espainiako konpositorerik garrantzitsuenen artean koka dezakegu 2021eko maiatzaren 23an hil zen 91 urte zituelarik. Beste batzuetan aipatu izan dugun eta nazionalismo musikala eta gero Espainian musika abangoardista sartu zuen “51ko Belaunaldiaren” parte izan zen (Bernaola, […]

Honelako egun batez sortu zen Martin Larralde Ithurbide, ezizenez Bordaxuri, 1782ko urtarrilaren 7an, Hazparneko Plumaienea etxean. Guillaume Larralde eta Marie Ithurbide gurasoak zituen, sortzez aita Bordaxurikoa eta ama Plumaienekoa bertakoa zituen. Lanbidez zapatagintzan aritu zen, eta, hilketa batengatik kondenatua, Preso zela hil zen Rochefort-en, Frantzian, 1821eko abenduaren 19an. Gizon bat […]