Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Ohikoa denez, azaleko erreportajetik abiatu gara. Itzulera baten kronika dakar aste honetako azalak: adingabe zela etxetik alde egin zuen Marokoarraren bidaia, bederatzi urte igaro ondoren sorterrira itzultzeko egindakoa. Bidelagun izan da Argiako kazetaria, eta buelta gogor horren kontakizuna ekarri digu. Horrez gain, […]

Bertsoaldi historiko-isterikoak Potto saio honetan. Delorean auto partikuklarra hartu eta aurreko mendera egingo dugu salto. Plentzia Telebista hedabidearen artxiboan aurkitutako harribitxiak, oparitarako paper ederrean bilduta: 1996. urtea dugu jomuga, Plentziako institutuan antolatutako bertso-saioa. Garaiko kantuak, garaiko diskurtsoa… garaiko bertsolariak Iker Elordui Iñigo Gojenola Fredi Paya Ibon Iza Gai-jartzaile lanetan, berriz, […]

Labayru Fundazioak Labayru bizkaieraren Gramatika jarri du sarean, bizkaierari edo mendebaldeko euskarari buruzko gramatika oso eta eguneratua, edonorentzat eskuragarri, gramatika.labayru. eus webgunean. Urteetako ikerketa eta lanaren emaitza da argitalpena, eta helburu argia du: bizkaiera hobeto ezagutu, adibideak jarri eta egitura bakoitza bere erabilera testuinguruan kokatu. Gramatikak bizkaieraren ezaugarri morfologikoak, sintaktikoak […]

Eguberrietako oporretatik bueltatu gara eta aspaldian kezkatzen gaituen gai bat aukeratu dugu urte berria hasteko. Transfeminismoa, hitzak berak adierazten duen bezala, transbertsala izan behar da, eta zapalkuntza guztiak artikulatu egin behar dira. Euskal Herrian euskaldunok bizi dugun zapalkuntzetako bat da ezin garela euskaraz bizi eta ulertzen dugu hori ere mugimendu […]