Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. Musika, antzezkia eta aisialdirako hainbat plan ekarri dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260123_agenda_xabiren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2026-01-23
Zer gertatzen da dena galtzeko zorian zaudenean? Zenbat diruren truke igaroko zenituzke zazpi urte kartzelan? 7 urte antzezlanak galdera deseroso baina oso gaurkotuak jartzen ditu mahai gainean. Lau bazkide, bulego batean giltzapetuta, polizia ate joka agertu aurretik. Iruzur fiskala, errua, beldurra eta anbizioa. Eta haien ondoan, bitartekari bat, Kandido Uranga […]
