Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur,  Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak mahai gainean jarri ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260116_agenda_itziarren_taldea.mp3 Deskargatu hemen.  

Kirolaren gozo eta garratza airean, arraunaren egoera aztertu dugu Eritz Monasterio eta Patxi Egurrolarekin. Arkote eta Elantxobe arraun taldeen egoera ekarri dugu argitara; krisia berbaren ohiartzuna airean. Arraun munduaren iragana, orainaldia eta etorkizunaz mintzo, musika eta prosa lagun, zia eta boga. Kolaboratzaile sarea astindu dugu eta Aerobik irakasle naiztarrak izan […]

“Urteko aurreneko POTTO saioan Plentziara joan gara, Delorean autoa hartuta. Irailaren aurrenekoan Plentzian egiten den urteroko saioa ekarri dugu uhinetara: hamargarren kolpea izan du Antolin jaietako bertso-saioak. Laukotea izan zen taulagainean, Plentziako elizaren enparantzan kantuan 2025eko irailaren 1ean: Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Nerea Ibartzabal eta Igor Elortza On egin”. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260114_potto_plentzia_antolin_25.mp3 […]

Otxandion sortutako olerkaria bere sorterrian bertan hil zen gaurkoa lako egun batean Felipe Arrese Beitia idazlea (1841eko maiatzaren 25a – 1906ko urtarrilaren 16a). Lehenago marrazkigintza ikasketak Gasteizen egin eta lanbidez santugile ibili ostean, 31 urterekin ekin zion olerkaritzari. Hego Euskal Herriko Lore Jokoak hasi zirenetik (Elizondo, 1879), ez zuen bakar […]