Igandean, Korrikaren amaieran, saio berezia egingo dugu elkarlanean Naiz Irratia, Bizkaia Irratia, 97 Irratia eta Bilbo Hiria Irratia-rekin batera. Beste behin ere, Korrikak auzolanean eta elkarlanean batuko gaitu, uhinen bidez azken kilometro hunkigarrien berri emateko. 12:30ean iritsiko da Korrika Bilboko Udaletxera. AEK-ko kideen eskutik helduko da lekukoa, eta jarraian mezuaren […]

Argia atsekariaren errepasoa egin dugu Maria Orga kazetariarekin Azalean Kerman Villateren gurasoei elkarrizketa agertzen da. Miguel Angel Elustondok sakoneko elkarrizketa egin die Kerman Villateren gurasoei. Diskoteka bateko atezainak hil zuen haien semea, eta ordutik justizia eske ari dira. Testigantza oso gogorra eta hunkigarria da, doluaren mina eta egia argitzeko beharra […]

24. Korrika, hamaika egunez Euskal Herria zeharkatu ondoren Igandean amaituko da. Martxoaren 19an abiatu zen Atharratzetik, eta Domekan Bilborairitsiko da, milaka eta milaka lagunen ahaleginari esker, lekukoa eskuz esku eramanez, euskararen aldeko konpromisoa berrituz. Bilbon, irakurriko da egunotan lekukoaren barruan bidaiatu duen mezu sekretua. Une sinbolikoa eta hunkigarria izango da, […]

Martxoko saioa berezia izan da oso, izan ere, ZIENTZIALARI saioaren 10 urteak ospatzeko aitzakiarekin, zuzenean egin dugu, jendaurrean, Kafe Antzokiko Kutxa Beltzetik. EHUren Kultura Zientifikoko katedraren eta Zenbat Gararen ekimenez sortutako elkarlan proiektuaren bidea errepasatu dugu saioaren sortzaile eta lehenengo esatariaren, Xabier Monasterioren, eta katedraren egungo zuzendaria den Iker Badiolaren […]